Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
Urteko 5. Igandea (A)
LEHENENGO
IRAKURGAIA
Goiz-argiak
bezala
egingo duzu distira.
egingo duzu distira.
Isaias
liburutik 58, 7-10
Jaunak esan zidan:
«Gose denari zeure ogitik eman
eta aterperik ez duen behartsua
etxean hartzea,
biluzik dagoena jantzi
eta zeure gizakideari
laguntzarik ez ukatzea?»
eta aterperik ez duen behartsua
etxean hartzea,
biluzik dagoena jantzi
eta zeure gizakideari
laguntzarik ez ukatzea?»
Orduan, goiz-argiak bezala
egingo duzu distira
eta zure gaitzak berehala
sendatuko dira.
egingo duzu distira
eta zure gaitzak berehala
sendatuko dira.
Justizia izango duzu
aurretik gidari
eta Jaunaren presentzia
atzetik babesgarri.
aurretik gidari
eta Jaunaren presentzia
atzetik babesgarri.
Zuk dei egin
eta hark erantzun egingo dizu,
zuk laguntza eskatu
eta hark esango: «Hemen nauzu!»
eta hark erantzun egingo dizu,
zuk laguntza eskatu
eta hark esango: «Hemen nauzu!»
Uztarri oro baztertzen
eta salaketak eta gaizki-esateak
uxatzen badituzu,
gose denari
zeure ogia ematen
eta behartsuaren premiari
erantzuten badiozu,
orduan, ilunpetan distira
egingo du zure argiak,
zure gau beltza
eguerdi bihurtuko da.
eta salaketak eta gaizki-esateak
uxatzen badituzu,
gose denari
zeure ogia ematen
eta behartsuaren premiari
erantzuten badiozu,
orduan, ilunpetan distira
egingo du zure argiak,
zure gau beltza
eguerdi bihurtuko da.
Jaunak esana.
SALMOA
Salmoa 111, 4-5. 6-7. 8a y 9 (R.: 4a)
R.
Ilunpetan argia ageri
da zuzenentzat.
Ilunpetan argia ageri da zuzenentzat:
Jainko errukiorra, bihozbera eta zintzoa.
Zorionekoa errukitu eta laguntzen duena,
bere arazoak zuzen daramatzana. R.
bere arazoak zuzen daramatzana. R.
Zintzoak ez du inoiz koloka egingo,
haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.
haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.
Ez du izango berri txarren beldurrik,
adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz. R.
adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz. R.
Seguru sentitzen da, ezeren beldurrik gabe;
Eskua betean ematen
die behartsuei,
haren eskuzabaltasunak betiko dirau:
ohorez jasoko du kopeta. R.
haren eskuzabaltasunak betiko dirau:
ohorez jasoko du kopeta. R.
BIGARREN
IRAKURGAIA
Kristo gurutziltzatuaren
salbamen-asmoa iragartzera joan nintzaizuenean
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik 2, 1-5
Horregatik,
senideok, nik ere, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartzera joan nintzaizuenean,
ez nizuen hitz egin giza jakinduriazko hizkera landua erabiliz.
Izan ere,
zuen artean ez nuen ezer jakin nahi izan, Jesu Kristo, eta berau
gurutziltzatua, izan ezik. Horregatik, ahul eta beldurrez dar-dar aurkeztu
nintzen zuen aurrean.
Nire
hitza eta predikua ez ziren giza jakinduriazko argudiotan oinarritu,
Espirituaren indarrean baizik, horrela, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarri
zedin eta ez giza jakindurian.
Jaunak esana.
Aleluia Jn 8, 12b
Aleluia, aleluia.
Neu naiz
munduarentzat argia- esanten du Jaunak-
niri jarraitzen didana bizia ematen duen argia izango du. Aleluia.
niri jarraitzen didana bizia ematen duen argia izango du. Aleluia.
EBANJELIOA
Zuek zarete munduarentzat argia.
+
Jesu Kristoren Ebanjelioa Mateo liburutik 5, 13-16
Orduan,
Jesusek esan zioten bere ikasleei:
«Zuek
zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu
berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.
«Zuek
zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria.
Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik,
etxeko guztiei argi egiteko. Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar
du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.
Jaunak esana.