Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
Jaungoikoaren antzalda (C)
LEHENENGO IRAKURGAIA
Haren jantzia elurra bezain zuri.
Daniel profeta liburutik 7,9-10.13-14
«Begira nengoela, hona
hemen zer ikusi nuen: Errege-aulki batzuk jarri zituzten eta gizon zahar bat
jesarri zen.
«Haren jantzia elurra
bezain zuri,
buruko ileak artilea bezain garbi!
buruko ileak artilea bezain garbi!
Haren aulkia eta
gurpilak
sugar kiskalgarri!
sugar kiskalgarri!
Suzko ibai bat
ateratzen zen haren aurretik.
ateratzen zen haren aurretik.
Jendetza izugarria zuen
zerbitzari,
milaka eta milaka zeuden
haren aurrean zutik.
milaka eta milaka zeuden
haren aurrean zutik.
Auzia hasi
eta zabaldu ziren liburuak.
eta zabaldu ziren liburuak.
«Nire gau-ikuskarietan,
gizaseme antzeko bat ikusi nuen zeruetako hodeietan etortzen. Gizon
zaharrarengana hurbildu zenean, honi aurkeztu zioten.
Agintea, aintza eta
erregetza eman zizkioten: herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak
zerbitzatzen zuen.
«Haren aginteak beti
iraungo du,
ez du azkenik izango,
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko.
ez du azkenik izango,
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko.
Jaunak esana.
SALMOA
Salmoa 96, 1-2. 5-6. 9 (R : cf. 9 ab)
R.
Jauna, goi-goikoa zara, lur osoaren gainetik gailen.
Errege da Jauna!
Poz bedi lurra,
alai bitez uharte eta kostaldeak!
alai bitez uharte eta kostaldeak!
Hodei
beltz-ilunak haren inguruan,
justizia eta zuzenbidea haren tronu-oinarri. R.
justizia eta zuzenbidea haren tronu-oinarri. R.
Mendiak argizaria
bezala urtzen dira
Jaunaren aurrean, lur osoaren Jabearen aurrean.
Jaunaren aurrean, lur osoaren Jabearen aurrean.
Zeruek haren
justizia iragartzen dute,
herri guztiek haren ospea ikusten. R.
herri guztiek haren ospea ikusten. R.
Izan ere, Jauna,
goi-goikoa zara,
lur osoaren gainetik gailen,
jainko guztien gainetik garai. R.
lur osoaren gainetik gailen,
jainko guztien gainetik garai. R.
BIGARREN IRAKURGAIA
Guk geuk entzun genuen zerutik etorritako mintzo hori.
San Pedro Apostoluaren bigarren gutunetik 1,16-19
Senide maiteok: Jesu
Kristo gure Jaunaren ahalmenezko etorrerari buruz hitz egin genizuenean, ez
ginen oinarritu irudipenezko ipuinetan, geure esperientzian baizik, geure begiz
ikusi baikenuen haren handitasuna. Jesusek Jainko Aitarengandik hartu zituen
ohorea eta aintza, honela esan baitzion Jainkoaren ospe bikainetik etorritako
mintzoak: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut nik atsegin».
Guk geuk entzun genuen
zerutik etorritako mintzo hori, mendi santuan Jesusekin geundela.
Badugu profeten hitza
ere, hitz guztiz sendoa, eta zuek ederki egiten duzue hitz horri adi-adi
egonez: toki ilunean argi egiten duen kriseilua bezala da zuentzat, eguna
zabaldu eta goizeko izarra zuen bihotzetan jaiki arte.
Jaunak esana.
Aleluia Mt 17,5c
Aleluia, aleluia.
Hauxe dut neure
Seme maitea, hauxe dut atsegin.
Entzun berari!
Aleluia.
EBANJELIOA
Otoitz egiten bitartean, aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu
zitzaion.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoen liburutik 17, 1-9
Egun haietan, Jesusek
Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen
aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain
distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri.
Hartan, Elias eta Moises
agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.
Pedrok esan zion Jesusi:
«Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan:
bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Oraindik hizketan ari
zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen:
«Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!»
Hau entzutean, ikasleak
ahuspez erori ziren beldur-ikaraz. Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan
zien: «Zuti zaitezte. Ez beldurtu!»
Begiak altxaturik, Jesus
bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.
Menditik beherakoan,
agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren
Semea hildakoen artetik piztu arte».
Jaunak esana.
Edo:
Otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion.
+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 9,28b-36
Egun haietan, Pedro,
Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera. Eta,
otoitzean ari zela, aurpegiko itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri
distiratsu bihurtu. Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises
eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen
heriotzaz. Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta
Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. Hauek urruntzean,
Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin
hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»
Ez zekien zer esaten
zuen ere. Eta, hori zioela, hodei batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren
hodeipean sartzean. Mintzo hau izan zen hodeitik: «Hauxe dut neure Semea, nik
hautatua. Entzun berari!»
Mintzoaren ondoren,
Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten
inori esan ikusitakorik ezer.
Jaunak esana.