lunes, 26 de mayo de 2014

2014/06/01 - 7. Pazko Igandea - Jaungoikoaren Igokundea (A)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2014ko ekainaren 1a

7. Pazko Igandea - Jaungoikoaren Igokundea (A)



Jaungoikoaren Igokundea 6.Pazko astearen ostegunean ospatzen da, zenbait elizbarrutian berriz 7.Pazko igandeetan ospatzen da.

LEHENENGO IRAKURGAIA

Gorantz igo zen Jesus haien begi aurrean.

Eginak liburutik 1, 1-11

Teofilo maitea: Neure lehen liburuan, hasieratik zerura jasoa izan zen eguna arte Jesusek egin eta irakatsi zuen guztiaz idatzi nuen. Zerura igo aurretik, Espiritu Santuaren eraginez azken aginduak eman zizkien berak aukeratutako apostoluei. Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitz eginez.
Haiekin bazkaltzen ari zen batean, honela agindu zien: «Ez alde egin Jerusalemdik, zaudete nik Aitaren partetik egin dizuedan agintzariaren zain.
Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek egun gutxi barru Espiritu Santuaz bataiatuak izango zarete».
Orduan, Jesusekin bildurik zeudenek galdetu zioten:
–Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua?
Jesusek erantzun zien:
–Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea. Baina zuen gain jaitsiko den Espiritu Santuaren indarra hartuko duzue, eta nire lekuko izango zarete Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren bazterreraino.
Hau esanik, gorantz igo zen Jesus haien begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu zien arte.
Oraindik zerura nola zihoan begira-begira zeudela, zuriz jantzitako bi gizaseme azaldu zitzaizkien ondoan, eta esan zieten: «Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro».

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 46, 2-3. 6-7. 8-9 (R.: 6)

R.
Irrintzi artean igo da Jainkoa, turuta-soinuz Jauna.

Herri guztiok, egin txalo,
egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.
Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa,
mundu osoaren errege handia. R.

Irrintzi artean igo da Jainkoa,
turuta-soinuz Jauna.
Kanta Jainkoari, kanta!
Kanta gure erregeari, kanta! R.

Jainkoa mundu osoaren errege:
kanta hari trebeki!
Jainkoa nazioen errege da,
bere tronu santuan eseria dago. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Zeruan bere eskuinaldean eserarazi zuen.

San Pablo Efesoarrei egindako gutunetik 1, 17-23

Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintza guztia dagokion Aitak, jakinduria eta goi-argia eman diezazkizuela, bera zer-nolakoa den sakonki ezagutzeko. Argi ditzala zuen barruko begiak, jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten, zein zoragarria den fededunentzat ondare gisa prestatua duen aintza eta zein handia den sinestedunen alde erabiltzen duen bere ahalmena. Indar ahaltsu hori Kristorengan erakutsi zuen Jainkoak, hura hildakoen artetik piztu eta zeruan bere eskuinaldean eserarazi zuenean.
Munduko aginte, botere, indar eta nagusigo ororen gainetik eta, mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aipagarri den edozeinen gainetik ezarri zuen.
Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.
Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea.

Jaunak esana.

Aleluia Mt 28, 19. 20

Aleluia, aleluia.
Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle.
-Jaunak esan zuen-
Eta ni zeuekin izango nauzue egunero
munduaren azkena arte. Aleluia.

EBANJELIOA

Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoen liburutik 28, 16-20

Egun haietan, hamaika ikasleak Galileara joan ziren, Jesusek esandako mendira.
Ikusi zutenean, gurtu egin zuten; batzuk, ordea, zalantzan zeuden.
Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien:
«Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan. Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte».

Jaunak esana.



Blog:               http://sopelakoeliza.blogspot.com


domingo, 25 de mayo de 2014

2014/06/01 - 7. Pazko Igandea (A)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2014ko ekainaren 1a

7. Pazko Igandea (A)


Urrengo irakurgaiak Jaungoikoaren Igokundea 6.Pazko asteko ostegunetan ospatzen denean erabiltzen dira.

LEHENENGO IRAKURGAIA

Bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.

Eginak liburutik 1, 12-14

Jesus, zerura joan ondoren, apostoluak Jerusalemera itzuli ziren Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurbil dago, kilometro batera eskas–. Etxeraturik, bizi zireneko goiko gelara igo ziren. Hona zein ziren: Pedro eta Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeorena, Simon Zelote eta Judas Santiagorena.
Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 26, 1. 4. 7-8a (R.: 13)

R.
Ziur nago ni:
Jaunaren ontasuna gozatuko dut bizien lurraldean.

Jauna dut argi eta salbamen:
nork ni beldurtu?
Jaunak dit bizia babesten:
nork ni ikaratu? R.

Gauza bakarra diot Jaunari eskatu,
horixe bakarrik dut irrika:
Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian,
Jaunaren edertasunari
begira eta haren tenpluaren zaindari. R.

Entzun, Jauna, dei degizut! Erruki nitaz eta erantzun!
Bihotzak esaten dit:
«Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia».
Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete.

San Pedro egindako lehenengo gutunetik 4, 13-16

Senide maiteok:
Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten.
Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete, honek Jainkoaren Espiritu ospetsua zuengan dagoela esan nahi du eta.
Ez dezatela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagatik, edo bazterrak nahasten ibiltzeagatik; baina kristau izateagatik bada, ez bedi lotsa eta gorets beza Jainkoa izen hori daramalako.

Jaunak esana.

Aleluia Jn 14, 18

Aleluia, aleluia.
Ez zaituztet umezurtz utziko,
itzuliko naiz zuengana. Aleluia.

EBANJELIOA

Aita, azal ezazu zeure Semearen aintza.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 17, 1b-11a

Egun haietan, Jesusek begiak zerurantz jaso eta esan zuen: «Aita, heldu da ordua. Azal ezazu zeure Semearen aintza, Semeak zure aintza azal dezan.
Gizon-emakume guztien gain aginpidea eman diozunez gero, berak betiko bizia eman diezaiela zuk berari emandakoei.
Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean.
«Nik zure aintza azaldu dut munduan, zuk eman zenidan egitekoa betez.
Orain, Aita, emadazu aintza zeure ondoan, eman mundua mundu izan baino lehen zure ondoan nuen aintza.
Eman diet zure berri mundutik bereizi eta eman zenizkidan gizon-emakumeei. Zureak ziren, zuk neuri eman zenizkidan, eta hauek onartu dute zure mezua.
Badakite orain zuk eman didazun guztia zuregandik datorrela. Niri eman dizkidazun irakatsiak eman dizkiet nik, eta hauek onartu egin dituzte. Eta benetan dakite zuregandik etorri naizela, baita sinetsi ere zuk bidali nauzula.
«Hauen alde erregutzen dut; ez dut munduaren alde erregutzen, zuk eman dizkidazunon alde baizik, zureak direlako; daukadan guztia zurea da eta zurea nirea; eta hauengan azaldu da nire aintza.
«Ez naiz aurrerantzean munduan egongo; hauek, ordea, bai, munduan jarraituko dute. Ni zuregana noa bitartean».

Jaunak esana



Blog:               http://sopelakoeliza.blogspot.com


lunes, 19 de mayo de 2014

2014/05/25 - 6. Pazko Igandea (A)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2014ko maiatzaren 25a

6. Pazko Igandea (A)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.

Eginak liburutik 8, 5-8. 14-17

Egun hartan, Felipe Samaria hirira jaitsi eta Mesiasen berri ematen hasi zen. Felipek esaten zuena entzun eta egiten zituen mirariak ikustean, gogo batez lotzen zitzaion jendea haren predikuari; izan ere, deabrudun askorengandik ateratzen ziren espiritu gaiztoak deiadarka eta elbarri eta herren asko sendatzen ziren. Poz handia izan zen hiri hartan.
Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara. Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin zuten, Espiritu Santua har zezaten. Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden. Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 65, 1-3a. 4-5. 6-7a. 16 y 20 (R.: 1)

R.
Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok.

Egin irrintzi Jainkoari, lurtar guztiok,
kanta haren omenez, eman ohore hari gorespenez.
Esan Jainkoari: «Zu bai izugarria zeure egintzetan!». R.

Mundu osoa ahuspezten da zure aurrean,
kantu degizute, abestiz zaituzte ospatzen».
Zatozte, ikus Jainkoak eginak,
izugarriak gizakientzat haren ekintzak. R.

Itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik.
Poz gaitezen, beraz, Jainkoarekin!
Nagusi da betidanik bere ahalmenaz;
erne ditu begiak herrien gain. R.

Jainkoari begirune diozuenok, zatozte eta entzun:
hark nire alde egina kontatuko dizuet.
Bedeinkatua Jainkoa! Ez du baztertu nire otoitza,
ezta aldendu ere niregandik bere maitasuna. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion.

San Pedro egindako lehenengo gutunetik 3, 15-18

Senide maiteok, aitortu zeuen bihotzetan Kristo Jauna dela, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia eskatzen dizuenari erantzuna emateko; baina egizue apaltasunez eta errespetuz, kontzientzia garbiz jokatuz. Horrela, Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira. Nolanahi ere, hobe on egiteagatik sufritzea, Jainkoak hala nahi izanez gero, gaizki egiteagatik sufritzea baino.
Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko. Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion.

Jaunak esana.

Edo.

Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete.

San Pedro egindako lehenengo gutunetik 4, 13-16

Senide maiteok, Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten. Zorionekoak zuek, kristau izateagatik iraintzen bazaituztete, honek Jainkoaren Espiritu ospetsua zuengan dagoela esan nahi du eta. Ez dezatela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagatik, edo bazterrak nahasten ibiltzeagatik; baina kristau izateagatik bada, ez bedi lotsa eta gorets beza Jainkoa izen hori daramalako.

Jaunak esana.

Aleluia Jn 14, 23

Aleluia, aleluia.
Maite nauenak onartuko du nire mezua; -esan zion Jaunak-
nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara. Aleluia

EBANJELIOA

Nik Aitari eskatuko diot eta beste Laguntzaile bat emango dizue.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 14, 15-21

Denbora haietan, Jesusek bere ikslei esan zioten. «Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak. Nik Aitari eskatuko diot eta beste Laguntzaile bat emango dizue, beti zuekin izango dena, egiaren Espiritua. Mundutarrek ezin dute hartu, ez baitute ikusten, ez ezagutzen; baina zuek ezagutzen duzue, zuengan bizi baita eta zuekin egongo betiko.
«Ez zaituztet umezurtz utziko, itzuliko naiz zuengana. Laster munduak ez nau gehiago ikusiko; zuek, ordea, ikusiko nauzue, nik bizia baitut eta zuek ere biziko baitzarete. Egun hartan ulertuko duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela, zuek nirekin eta ni zuekin. Nire aginduak onartu eta betetzen dituenak, horrexek nau maite. Ni maite nauena, berriz, nire Aitak maite izango du, eta nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio berari».

Jaunak esana.

Edo.

Aita, azal ezazu zeure Semearen aintza

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 17, 1-11a.

Denbora haietan, Jesusek begiak zerurantz jaso eta esan zuen: «Aita, heldu da ordua. Azal ezazu zeure Semearen aintza, Semeak zure aintza azal dezan. Gizon-emakume guztien gain aginpidea eman diozunez gero, berak betiko bizia eman diezaiela zuk berari emandakoei. Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean.
«Nik zure aintza azaldu dut munduan, zuk eman zenidan egitekoa betez. Orain, Aita, emadazu aintza zeure ondoan, eman mundua mundu izan baino lehen zure ondoan nuen aintza. Eman diet zure berri mundutik bereizi eta eman zenizkidan gizon-emakumeei. Zureak ziren, zuk neuri eman zenizkidan, eta hauek onartu dute zure mezua. Badakite orain zuk eman didazun guztia zuregandik datorrela. Niri eman dizkidazun irakatsiak eman dizkiet nik, eta hauek onartu egin dituzte. Eta benetan dakite zuregandik etorri naizela, baita sinetsi ere zuk bidali nauzula.
«Hauen alde erregutzen dut; ez dut munduaren alde erregutzen, zuk eman dizkidazunon alde baizik, zureak direlako; daukadan guztia zurea da eta zurea nirea; eta hauengan azaldu da nire aintza.
«Ez naiz aurrerantzean munduan egongo; hauek, ordea, bai, munduan jarraituko dute. Ni zuregana noa.

Jaunak esana.



Blog:               http://sopelakoeliza.blogspot.com


lunes, 12 de mayo de 2014

2014/05/18 - 5. Pazko Igandea (A)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2014ko maiatzaren 18a

5. Pazko Igandea (A)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Espiritu Santuaz beteak zazpi gizon hautatu zituzten.

Eginak liburutik 6, 1-7

Garai hartan, ikasleak gero eta gehiago zirelarik, marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako.
Hamabiek, ikasleen biltzar orokorra bildurik, esan zuten: «Ez da egoki guk Jainkoaren hitzaren predikua alde batera uztea janari-banaketaz arduratzeko. Beraz, senideok, aukera itzazue zeuen artean izen oneko zazpi gizon, Espiritu Santuaz eta jakinduriaz beteak, eta haiei emango diegu egiteko hori. Gu, horrela, otoitzari eta hitzaren zerbitzuari emango gatzaizkie».
Biltzar osoak ontzat eman zuen proposamena, eta Esteban –fedez eta Espiritu Santuaz betea zegoen gizona–, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako juduberria, hautatu zituzten; aurkeztu zizkieten apostoluei, eta hauek, otoitz eginez, eskuak buruan ezarri zizkieten.
Jainkoaren hitza zabaltzen ari zen; ikasleen taldea franko ugalduz zihoan Jerusalemen, eta apaiz asko ere sinestedun egiten zen.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 32, 1-2. 4-5. 18-19 (R.: 22)

R.
Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala,
zuregan jarria baitugu esperantza!

Egin poz-oihu Jaunari, zintzook!
Zuzenek behar dute Jainkoa goretsi.
Goraipa Jauna zitaraz,
jo harentzat hamar hariko harpa. R.

Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita,
haren egintza guztiak fidagarriak.
Justizia eta zuzenbidea maite ditu;
Jaunaren maitasunaz betea da lurra. R.

Jaunak ditu zaintzen begirune diotenak,
haren maitasunean itxaropen dutenak,

heriotzatik libratu
eta gosetean bizirik gordetzeko. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Zuek jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo.

San Pedro egindako lehenengo gutunetik 2, 4-9

Hurbil zaitezte Jaunarengana. Bera da harri bizia, gizonek baztertua, baina Jainkoaren begietan aukeratua eta bikaina. Horrela, zuek ere harri biziaz osaturiko espirituzko tenplu egingo zaituzte Jainkoak eta apaiz sagaratuko, Jainkoari atsegin zaizkion espirituzko opariak Jesu Kristoren bitartez eskaintzeko. Hau dio, izan ere, Liburu Santuak:

Hona nik Sionen harri bat ipini,
giltzarri aukeratu eta bikaina.
Horretan sinesten duenak
ez du huts egingo.

Zuentzat, beraz, sinesten duzuenontzat, harri hori balio handikoa da; sinesten ez dutenentzat, berriz, Liburu Santuak dioenez,

Etxegileek bazterturiko harria
kantoi-harri bihurtu da;
eta baita behaztopa-harri ere,
erorarazteko harkaitz.

Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria.
Zuek, ordea, jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.

Jaunak esana.

Aleluia Jn 14, 6

Aleluia, aleluia.
Jesusek esan zion:
Neu naiz bidea, egia eta bizia.
Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik. Aleluia.

EBANJELIOA

Neu naiz bidea, egia eta bizia.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 14, 1-12

Egun hartan, Jesusek bere ikaslei esan zien:
«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere. Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten. Zuek badakizue ni noan tokirako bidea».
Tomasek esan zion:
–Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea?
Jesusek erantzun:
–Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik. Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue.
Orduan, Felipek esan zion:
–Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.
Jesusek erantzun:
–Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?» Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena. Sinets iezadazue: ni Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten ditudan egintzengatik. Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak nik egiten ditudan egintzak eginen ditu berak ere, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa.

Jaunak esana.



Blog:               http://sopelakoeliza.blogspot.com


lunes, 5 de mayo de 2014

2014/05/11 - 4. Pazko Igandea (A)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2014ko maiatzaren 11a

4. Pazko Igandea (A)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak.

Eginak liburutik 2, 14a. 36-41

Orduan, Pedrok, hamaika apostoluen artean zutik, honela hitz egin zien:
«Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau».
Hitz hauek bihotzean zirrara egin zieten, eta Pedrori eta gainerako apostoluei galdetu zieten:
–Zer egin behar dugu, anaiok?
Pedrok erantzun zien:
–Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain. Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar guztientzat ere.
Beste hitz askoren bidez egiten zien Pedrok testigantza eta arren eskatzen zien:
«Salba zaitezte gizaldi honi datorkion hondamenditik».
Pedroren hitza onartu zutenak bataiatu egin ziren, eta egun hartan hiruren bat mila lagun elkartu zitzaizkion taldeari.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 22, 1-3a. 3b-4. 5. 6 (R.: 1)

R.
Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
Larre guritan etzanarazten nau,
ur baretara eramaten,
eta indarrak berritzen. R.

Bide egokitik narama, leiala delako.
Ibar beltz-ilunetan banabil ere,
ez dut inolako gaitzen beldurrik,
zu nirekin baitzaude:
zure artzain-makilak lasaitzen nau. R.

Zuk atontzen didazu mahaia
etsaien begi aurrean,
ukenduz gantzutzen didazu burua;
gainezka dut kopa. R.

Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren etxean biziko naiz
amaigabeko egunetan. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Zeuen artzain itzuli zarete.

San Pedro egindako lehenengo gutunetik 2, 20b-25

Senide maiteok: on egiteagatik sufritu behar baduzue, hori gauza ederra da Jainkoaren aurrean.
Izan ere, honetarako deitu zaituzte Jainkoak: Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen.

Hark ez zuen
bekaturik egin,
ez zen haren ahoan maltzurkeriarik;
iraintzen zutenean,
ez zuen irainez erantzuten;
sufriarazten ziotenean,
ez zuen mehatxurik egiten;
aitzitik,
zuzen epaitzen duenaren eskuetan
jartzen zuen bere burua.
Gure bekatuak bere gain hartu
eta gurutzeraino eraman zituen,
gu ere,
bekatuzko bizierari uko eginez,
zuzentasunaren arabera
bizi gaitezen.
Haren zauriek sendatu zaituztete.
Galdurik zenbiltzaten,
ardiak bezala;
baina orain zeuen artzain
eta zaintzaileagana itzuli zarete.

Jaunak esana.

Aleluia Jn 10, 14

Aleluia, aleluia.
Neu naiz artzain ona.
Ezagutzen ditut neure ardiak,
eta ni ere ezagutzen naute neureek. Aleluia

EBANJELIOA

Neu naiz ardientzako atea.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 10, 1-10

Egun hartan, Jesusek esan zien: «Bene-benetan diotsuet: Artegian atetik barik, beste nonbaitetik sartzen dena lapurra da eta harraparia. Atetik sartzen dena, berriz, artzaina da. Hari irekitzen dio atezainak, eta haren ahotsa entzuten dute ardiek; ardi bakoitzari bere izenez deitu eta artegitik ateratzen ditu. Bere ardi guztiak atera dituenean, aurretik joaten zaie, eta ardiek atzetik jarraitzen diote, ezaguna baitute haren ahotsa.
Arrotzari, ordea, ez diote jarraituko; aitzitik, ihes egingo diote, arrotzaren ahotsa ezaguna ez dutelako».
Adibide hau eman zien Jesusek, baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zien.
Orduan, honela azaldu zien Jesusek: «Bene-benetan diotsuet: Neu naiz ardientzako atea. Nire aurretik etorritako guztiak lapurrak ziren eta harrapariak; horregatik, ardiek ez zieten jaramonik egin.
Neu naiz atea; ate honetan zehar sartzen dena, onik izango da, eta ez du inolako eragozpenik izango larreak aurkitzeko.
Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia –eta bizia ugari gainera– izan dezaten etorri naiz.

Jaunak esana.



Blog:               http://sopelakoeliza.blogspot.com