lunes, 26 de noviembre de 2012

2012/12/02 - Abendualdiko 1. Igandea (C)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko abenduaren 2a

Abendualdiko 1. Igandea (C)



LEHENENGO IRAKURGAIA

Legezko ondorengoa ernearaziko diot Davidi.

Jeremias liburutik 33,14-16

Jaunak dio: «Badator Israel herriari eta Juda herriari egin diedan promesa beteko dudan garaia.

«Garai hartan,
legezko ondorengoa
ernearaziko diot Davidi :
zuzenbidea eta justizia
ezarriko ditu herrialdean.
Garai hartan,
Juda salbatua izango da,
Jerusalem seguru biziko.
“Jauna gure salbamena”
emango diote izen».

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 24,4-5.8-9.10.14 (1)

R.
Jauna, zuregana jasotzen dut gogoa.

Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun.
Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri,
zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa. R.

Ona eta zuzena da Jauna,
eta bidea jakinarazten die bekatariei.
Apalak zuzenbidetik daramatza,
bere bidea erakusten die apalei. R.

Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen du
beraren ituna eta legeak gordetzen dituztenekin.
Adiskide ditu Jaunak begirune diotenak,
ezagutarazten die bere ituna. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Jaunak sendo zaitzatela barrutik, Jesus agertuko den egunean.

San Paulo Apostoluak Tesalonikarrei egindako lehenengo gutunetik 3,12-4,2

Senideok: Jaunak gero eta handiago egin dezala elkarrenganako eta guztienganako zuen maitasuna , guk zuei dizueguna handia den bezala. Sendo zaitzatela barrutik, Jesus gure Jauna bere santuekin agertuko den egunean santu eta akats gabe aurkez zaitezten gure Aita Jainkoaren aurrean.
Azkenik, senideok, otoi eta otoi hau eskatzen dizuet Jesus Jaunaren izenean: Jainkoari atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero, saia zaitezte gero eta gehiago horrela bizitzen. Badakizue nolako irakaspenak eman genizkizuen Jaunaren izenean.

Jaunak esana.

Aleluia Sal 84,8

Aleluia, aleluia.
Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
eman zeure salbamena!. Aleluia.  

EBANJELIOA

Se acerca vuestra liberación.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 21,25-28.34-36

Denbora haietan, Jesus bere ikasleei esan zien: «Seinale handiak agertuko dira eguzkian, ilargian eta izarretan; lurrean, berriz, larri izango dira herriak, itsas orroaz eta olatuez izuturik. Eta munduari gainera datorkionaren ikaraz eta larriz, lur jota geldituko da jendea, ortzia dardarka ariko baita. Orduan, Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute.
«Hau guztia gertatzen hastean, izan bihotz eta altxatu burua, laster baituzue zeuen askapena».
«Zabiltzate, bada, kontuz! Galdukeria, mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa motel, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen, sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guztien gainera. Egon erne eta erregutu uneoro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen».

Jaunak esana.

lunes, 19 de noviembre de 2012

2012/11/25 - Urteko 34. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko azaroaren 25a

Urteko 34. Igandea (B)


Jesukristo unibertsoaren erregea

LEHENENGO IRAKURGAIA

Haren aginteak beti iraungo du,
ez du azkenik izango.

Daniel liburutik 7,13-14

Begira nengoenean, nire gau-ikuskarietan, gizaseme antzeko bat ikusi nuen zeruetako hodeietan etortzen. Gizon zaharrarengana hurbildu zenean, honi aurkeztu zioten. Agintea, aintza eta erregetza eman zizkioten: herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak zerbitzatzen zuen.

Haren aginteak beti iraungo du,
ez du azkenik izango,
haren erregetza
ez da inoiz hondatuko.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 92,1ab.1c-2.5

R.
Jauna errege da, ospez jantzia.

Jauna errege da, ospez jantzia,
Jauna indarrez inguratua! R.

Sendo ezarria dago mundua, ez da kolokatuko.
Betikoa zara zu, Jauna!
Zure tronua betidanik sendo ezarria! R.

Zure erabakiak fidagarri dira,
zure etxea santutasunez eder,
Jauna, egun eta beti. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Lurreko erregeen buruzagi Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituen.

Apokalipsia liburutik 1,5-8

Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik.
Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari, Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen.

Hara, hodei artean dator!
Guztiek ikusiko dute,
baita zulatu zutenek ere,
eta lurreko arraza guztiek
hileta-negarra egingo dute
harengatik.
Bai. Amen.

«Neu naiz Alfa eta Omega –dio Jainko Jaunak–, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna».

Jaunak esana.

Aleluia Mc 11,9b-10a

Aleluia, aleluia.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Bedeinkatua datorren erreinua,
gure aita Daviden erreinua. Aleluia.

EBANJELIOA

Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 18, 33b-37

Denbora haietan, Pilato Jesusi galdegin zion:
– Zu al zara juduen erregea?
Eta Jesusek:
– Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?
Pilatok erantzun zion:
– Judua ote naiz, bada, ni? Zeure herrikoek eta apaizburuek ekarri zaituzte niregana. Zer egin duzu?
Jesusek erantzun:
– Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa.
Orduan, Pilatok esan zion:
– Beraz, errege zara zu?
Jesusek erantzun zion:
– Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa.

Jaunak esana.

lunes, 12 de noviembre de 2012

2012/11/18 - Urteko 33. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko azaroaren 18a

Urteko 33. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Garai hartan zure herria salbatu egingo da.

Daniel liburutik 12,1-3

Garai hartan, Mikael , aingeruen buruzagia eta zure herriaren zaindaria, agertuko da. Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea. Orduan, salbatu egingo da zure herria, biziaren liburuan beren izena idatzia duten guztiak, alegia. Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizirako, besteak betiko lotsarako . Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betikotasunean.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 15,5.8.9-10.11

R.
Gorde nazazu, Jauna, zuregan baitut babesa.

Zu zaitut, Jauna, neure on guztia,
neure kopa, bedeinkapenez betea;
zure esku nire zoria!
Begi aurrean dut Jauna etengabe;
bera ondoan dudala, ez dezaket koloka egin. R.

Horregatik, alai daukat bihotza,
pozez jauzika erraiak, atsedenean lasai gorputza.
Ez bainauzu Herio Leizera botako,
zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko. R.

Bizirako bidea erakutsiko didazu:
alaitasun betea zure aurrean,
betiko zoriona zure ondoan. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Opari bakar baten bidez beren betera eraman ditu Jainkoarentzat behin betiko sagaratuak direnak.

San Paulo Apostoluak Hebrearrei egindako gutunetik 10, 11-14.18

Apaiza egunero ari da bere kultu-zerbitzuan, bekatua inola ere kendu ezin duten opari berberak behin eta berriz eskainiz. Baina Jesu Kristo, opari bat bakarra bekatuengatik eskaini ondoren, Jainkoaren eskuinaldean eseri zen behin betiko. Eta, orain, Jainkoak etsaiak oin-aulkitzat noiz jarriko dizkion itxaroten dago. Izan ere, opari bakar baten bidez beren betera eraman ditu Jainkoarentzat behin betiko sagaratuak direnak.
Horrela bada, bekatuak barkaturik daudenean, ez da bekatuen barkamenerako opari beharrik.

Jaunak esana.

Aleluia Lk 21, 36

Aleluia, aleluia.
Egon erne uneoro,
Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko
kemena izan dezazuen. Aleluia.

EBANJELIOA

Bere aukeratuak bilduko ditu lau haizeetatik.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 13, 24-32

Denbora haietan, Jesusek bere irakasleei esan zien “Egun haietan, larrialdi horren ondoren, eguzkia ilunduko da, ilargiak ez du argirik egingo, izarrak zeru goitik amiltzen hasiko dira eta ortzia dardarka ariko. Orduan, Gizonaren Semea hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikusiko dute. Orduan, aingeruak bidali eta bere aukeratuak bilduko ditu lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.
Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea ate ondoan duzuela. Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko. Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik.”

Jaunak esana.

lunes, 5 de noviembre de 2012

2012/11/11 - Urteko 32. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko azaroaren 11a

Urteko 32. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Emakume alargunak sutopiltxo bat egin zuen eta Eliasi eman zion.

Erregeak lehenengo liburutik 1 R 17, 10-16

Egun haietan, Elias Sareptara joan zen. Hiriko ateetatik sartzean, emakume alargun bat ikusi zuen egurra biltzen. Dei egin eta esan zion:
– Ekardazu, arren, antoxinean ur pixka bat, edan dezadan.
Emakumea ur bila zihoanean, Eliasek dei egin eta esan zion:
– Ekardazu, arren, ogi-puska bat ere.
Emakumeak ihardetsi zion:
– Ala Jauna, zure Jainkoa! Ez dut batere ogirik; eskutada bat ogi-irin baizik ez dut katiluan, eta olio pittin bat pitxerrean. Zotzak biltzen ari nintzen, neure semearentzat eta biontzat ogi pixka bat egin, jan eta gero hil gaitezen.
Eliasek esan zion:
– Ez izan beldurrik. Joan eta egin esan duzuna; baina egidazu aurrena niri sutopiltxo bat eta ekarri. Gero, egingo duzu semearentzat eta biontzat. Hau baitio Jaunak, Israelen Jainkoak: «Ogi-irinaren katilua ez da hustuko, ezta oliontzia agortuko ere, Jaunak lur gainera euria egin dezan arte».
Joan zen, bada, emakumea eta egin zuen Eliasek esana. Eta luzaroan jan ahal izan zuten Eliasek, emakumeak eta beronen semeak. Ogi-irinaren katilua ez zen hustu, ezta oliontzia agortu ere, Jaunak Eliasen bidez esana zuen bezala.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 145,7.8-9a.9bc-10 (R.: 1)

R.
Goratu, nire anima, Jauna.

Beti eusten dio bere hitzari.
Zapalduen eskubideak defendatzen ditu,
gose direnei ogia ematen.
Jaunak askatzen ditu presoak. R.

Jaunak zabaltzen itsuen begiak,
Jaunak altxatzen lur jota daudenak.
Jaunak maitatzen zintzoak,
Jaunak ditu etorkinak zaintzen. R.

umezurtz eta alargunei zutik eusten,
baina gaiztoen nagusigoa iraultzen.
Jauna errege da betiko,
errege zure Jainkoa, Sion, menderen mendetan! R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Kristo behin bakarrik izan zen oparitzat eskainia guztien bekatuak desegiteko.

San Paulo Apostoluak Hebrearrei egindako gutunetik 9,24-28

Kristo ez zen sartu gizakiek egindako santutegian –egiazkoaren irudi besterik izango ez zen batean–, zeruan bertan baizik, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko; eta ez zen sartu behin eta berriz bere burua opari eskaintzeko, apaiz nagusia santutegian berea ez duen odolarekin urtean behin sartzen den bezala. Bestela, hil ere askotan hil behar izango zuen mundua mundu denetik gaur arte. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diren garai hauetan, bere buruaren opariaz bekatua desegiteko. Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dutela eta gero auzia izango dela erabakita dagoen bezala, halaxe Kristo ere: behin bakarrik izan zen oparitzat eskainia guztien bekatuak desegiteko, eta gero bigarrenez agertuko da, bekatuarekin zerikusirik gabe , beraren zain daudenak salbatzera.

Jaunak esana.

Aleluia Mt 5,3

Aleluia, aleluia.
Zorionekoak bihotzez behartsu direnak,
haiek baitute Jainkoa errege. Aleluia.

EBANJELIOA

Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 12, 38-44

Denbora haietan, bere irakastaldian, beste hau ere esan zien: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea; gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».
Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen. Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat. Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».

Jaunak esana.

sábado, 3 de noviembre de 2012

2012/11/09 - Letran Basilikaren sagarapena (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko azaroaren 9a

Letran Basilikaren sagarapena (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Ura ikusi nuen tenpluaren hegoaldetik irten, eta bizia sortuko du doan leku guztietan.

Ezekiel profetaren liburutik 47,1-2. 8-9. 12

Egun haietan, tenpluko sarrerara eraman ninduen gizonak. Ura ikusi nuen tenpluko ate azpitik irten eta ekialdera joaten, tenplua ekialdera begira baitzegoen. Ura tenpluaren hegoaldetik, aldarearen hegoaldetik, behera isurtzen zen.
Gizonak tenplutik irtenarazi ninduen iparraldeko atetik, eta kanpotik itzulia eginarazi zidan ekialdeko sarreraraino. Eskuinaldetik zihoan ura isurian.
Esan zidan gizonak: «Ur hauek ekialdera doaz, Araba haraneraino jaisten dira eta Itsaso Hilean amaitzen. Itsasoratzean, hango ur ustelak ondu egingo dituzte.
Erreka helduko den edonon, mota guztietako piztiak biziko dira eta arrain asko izango; itsasoko urak on bihurtuko dira, eta bizia sortuko du doan leku guztietan.
Errekaren bi ertzetan, mota guztietako fruta-arbolak haziko dira; ez zaizkie hostoak sekula zimelduko, eta etengabe emango dituzte fruituak, hilero emanaldi bat, santutegitik ateratzen den urak ureztatzen baititu. Fruituak elikagai izango dira, eta hostoak sendagai».

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 45, 2-3. 5-6. 8-9

R.
Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.

Jainkoa dugu babesleku eta indar,
larrialdian laguntzaile seguru.
Ez dugu, beraz, beldurrik,
nahiz eta lurrak dardara egin
edota mendiak itsas hondora amildu. R.

Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.
Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.
Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten,
goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak. R.

Jaun ahalguztiduna gurekin!
Jakoben Jainkoa gure gotorleku!
Zatozte, ikus Jaunaren egintzak,
lurrean egin duen iraulketa:
mundu osoan guduak geldiarazi. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Jainkoaren tenplu zarete.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik 3,9c-11. 16-17

Senideok: Jainkoak eraikitzen duen etxea zarete.
Jainkoak eman didan dohainaren arabera, nik oinarria ezarri dut, etxegile trebeari dagokionez; baina beste batek jasotzen du gainean eraikina. Ikus beza bakoitzak nola eraikitzen duen.
Argi dago inork ez dezakeela ezarria dagoen oinarria besterik ezar; eta oinarri hori Jesu Kristo da.
Ez al dakizue Jainkoaren tenplu zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela?
Jainkoaren tenplua hondatzen duena, hondatu egingo du Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua baita: tenplu hori zuek zarete.

Jaunak esana.

Aleluia 2 Cro 7,16

Aleluia, aleluia.
Tenplu hau hautatu eta sagaratu dut,
-dio Jaunak-
beti nire bizileku izan Darin. Aleluia.

EBANJELIOA

Bere gorputzaren tenpluaz ari zen.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joan liburutik 2,13-22

Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jerusalemera joan zen Jesus.
Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukatzaileak ere bai, han eserita. Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe».
Ikasleei, Liburu Santuak dioena etorri zitzaien gogora: Zure tenpluaren maiteminak erreko nau.
Orduan, galdetu zioten judu-agintariek:
–Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko?
Jesusek erantzun zien:
–Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut.
Juduek ihardetsi zioten:
–Berrogeita sei urte behar izan dira tenplu hau eraikitzeko, eta zuk hiru egunetan berreraikiko duzula?
Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen.
Horregatik, hildakoen artetik piztu zenean, esandako hori gogoratu zitzaien haren ikasleei, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek esandako hitza.

Jaunak esana.