lunes, 29 de octubre de 2012

2012/11/04 - Urteko 31. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko azaroaren 4a

Urteko 31. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

ENTZUN, ISRAEL: Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez.

Deuteronomioa liburutik 6, 2-6

Egun haietan, Moisesek israeldar guztiak bildu eta esan zien: Jaunari zeuen Jainkoari begirunea behar diozue izan, bai zeuek eta bai ondorengoek, nik agintzen dizkizuedan beraren lege eta agindu guztiok bizitza osoan betez; hori eginez, luzaro biziko zarete. Onar itzazue, bada, israeldarrok, eta saiatu betetzen. Horrela, zoriontsu izango zarete eta biziki ugalduko esnea eta eztia darizkion lurraldean , Jaunak zuen arbasoen Jainkoak hitzeman bezala.
«ENTZUN, ISRAEL: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da! Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz. Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 17, 2-3a. 3bc-4 47 y 51ab

R.
Maite zaitut, Jauna, nire indar!

Maite zaitut, Jauna, nire indar!
Jauna da nire haitza, nire geriza, bera nire askatzailea R.

Nire Jainkoa, nire harkaitz babesgarria,
nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua.
Goretsia zu! Dei egin nion Jaunari,
eta etsaiengandik salbatu ninduen. R.

Gora Jauna, bedeinkatua ene harkaitza!
Goretsia ene Jainko salbatzailea!
Garaipen handiak eman dizkio bere erregeari,
maitasunez jokatu du bere gantzutuarekin R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Beti irauten duenez, inoiz amaituko ez den apaizgoa du.

San Paulo Apostoluak Hebrearrei egindako gutunetik 7, 23-28

Senideok: apaiz lebitarrak asko ziren, ezin baitzuten iraun, hil egiten zirelako; Jesusek, ordea, beti irauten duenez, inoiz amaituko ez den apaizgoa du. Horregatik, salbamen betea eman diezaieke beraren bidez Jainkoarengana hurbiltzen direnei, bizirik baitago beti haien alde erregutzeko.
Benetan, Jesus bezalako apaiz nagusia behar genuen guk: santu, errugabe eta kutsugabea, bekatariengandik bereizia eta zeruak baino gorago jasoa; honek ez du, beste apaiz nagusiek bezala, lehenengo bere bekatuengatik eta gero herriarenengatik egunero opariak eskaini beharrik, behin betiko egin baitzuen hori, bere burua opari eskaini zuenean. Legeak, izan ere, gizon ahulak izendatzen ditu apaiz nagusi; baina legea baino geroago etorri zen Jainkoaren zin-hitzak Semea izendatzen du apaiz nagusi, betidanik bete-beteko dena.

Jaunak esana.

Aleluia Jn 14, 23

Aleluia, aleluia.
Maite nauenak onartuko du nire mezua;
nire Aitak maite izango du, - Dio Jaunak . -
eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko. Aleluia.

EBANJELIOA

Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 12, 28b-34

Denbora haietan, lege-maisu bat aurreratu zitzaion eta Jesusi galdera bat egin zion:
– Zein da agindu guztietan nagusiena?
Jesusek erantzun:
– Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da! Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz. Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Ez da agindu hauek baino handiagorik.
Lege-maisuak, orduan:
– Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean. Bera bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea da.
Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion:
– Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti.
Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.

Jaunak esana.

domingo, 28 de octubre de 2012

2012/11/02 - Hildako Fededun guztien oroipena (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko azaroaren 2a

Hildako Fededun guztien oroipena (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

On da Jaunak emango duen salbamena isilean itxarotea.

Negar Kantak liburutik 3,17-26

Urrun da niregandik bakea, ahaztua dut zer den zoriona.
Neure artean diot: galdua da nire etorkizuna,
Jaunak ematen zidan itxaropena.
Neure erbestealdiko zoritxarra gogora ekartzea
edarimin pozoitsua da niretzat.
Ezin dut gogotik kendu, eta bihotz-eroria nago.
Baina oroitzen naiz itxaropena susperrarazten didan zerbaitez:
Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu.
Goizero berritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna!
Neure artean diot: Jauna da nire on guztia!
Harengan dut, beraz, itxaropen.
Jauna ona da berarengan uste on duenarentzat,
berarengana jotzen duenarentzat.
On da Jaunak emango duen salbamena isilean itxarotea.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 129, 1-2. 3-4ab. 4c-6. 7-8

R.
Jaunarena maitasuna, Jaunarena askapen betea.

Barru-barrutik egiten dizut dei, Jauna:
Entzun, Jauna, nire mintzoa!
Beude erne zure belarriak nire erregu-oihura. R.

Erruak kontuan badituzu, Jauna,
oi Jauna, nork iraun bizirik?
Baina zuri barkamena dagokizu
eta, barkatuz, zeureganako begirunea pizten diguzu. R.

Jaunaren zain nago, zain bihotz-bihotzez,
haren erantzuna dut itxaro.
Jaunaren esperoan nago,
gau osoan esna, goiza arte beilari. R.

Izan beza Israelek itxaropen Jaunarengan,
Jaunarena baita maitasuna, Jaunarena askapen betea.
Berak askatuko du Israel erru guztietatik. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Bizi berria bizi dezagun.

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako gutunetik 6,3-9

Senideok;
Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak izan garenok, haren heriotzari izan garela lotuak?
Bataioaren bidez berarekin lurperatuak izan garenok, haren heriotzari lotuak gaude, Aitaren ahalmenaz Kristo hildakoen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria bizi dezagun.
Berarena bezalako heriotzan hari itsatsiak izan bagara, hari itsatsiak izango gara harena bezalako piztueran ere.
Badakigu, gure izaera zaharra Kristorekin gurutziltzatua izan zela, bekatuzko gure izaera ezereztua geldi zedin, eta aurrerantzean bekatuaren esklabo izan ez gintezen.
Izan ere, norbait hilez gero, bekatutik libre gelditzen da.
Kristorekin hil bagara, sinesten dugu bizi ere berarekin biziko garela. Badakigu Kristo, behin hildakoen artetik piztuz gero, ez dela berriro hilko: herioak ez du harengan aginterik.

Aunak esana.

EBANJELIOAREN AURRETIK BERSETA Jn 11, 25a.26

Neu naiz piztuera eta bizia, dio Jaunak,
niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.

EBANJELIOA

Neu naiz bidea, egia eta bizia.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 14,1-6

Denbora haietan Jesusek esan zioten bere jarratzailei:
«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.
Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa. Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten.
Zuek badakizue ni noan tokirako bidea».
Tomasek esan zion:
–Jauna, ez dakigu nora zoazen; nola jakin bidea?
Jesusek erantzun:
–Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

Jaunak esana.

sábado, 27 de octubre de 2012

2012/11/01 - Domu Santua (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko azaroaren 1a

Domu Santua (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Gizatalde handi bat ikusi nuen, inork kontaezin ahalakoa; nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako jendea zegoen

Apokalipsiaren liburutik 7,2-4.9-14

Ni, Joan, beste aingeru bat ikusi nuen ekialdetik igotzen, Jainko biziaren zigilua zuelarik, eta ozenki egin zien deiadar lurra eta itsasoa hondatzeko ahalmena eman zitzaien lau aingeruei, esanez: «Ez hondatu lurra, ez itsasoa, ezta zuhaitzak ere, harik eta gure Jainkoaren zerbitzariak bekokian zigiluz markatu arte».
Zigiluz markatuak zenbat ziren entzun nuen: ehun eta berrogeita lau mila, israeldar leinu guztietarik hartuak:
Ondoren, gizatalde handi bat ikusi nuen, inork kontaezin ahalakoa; nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako jendea zegoen, tronuaren eta Bildotsaren aurrean zutik, soineko zuriz jantziak eta palma-adarrak eskuetan.
Eta ahots handiz egiten zuten deiadar:
«Tronuan eseria dagoen
gure Jainkoari eta Bildotsari
zor diegu salbamena».
Tronu, zahar eta lau izaki bizidunen inguruan zutik zeuden aingeru guztiak ahuspeztu egin ziren tronuaren aurrean eta Jainkoa adoratu zuten, esanez:
«Amen. Bedeinkazioa, aintza,
jakinduria, esker ona, ohorea,
ahalmena eta indarra
gure Jainkoari menderen mendetan.
Amen».
Orduan, zaharretako bat mintzatu zitzaidan, esanez:
–Soineko zuriz jantziak dauden horiek, zein dira eta nondik datoz?
Nik erantzun nion:
–Ene Jauna, zeuk jakingo duzu.
Hark esan zidan:
–Larrialdi handitik datozenak dira horiek; beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu dituzte eta zuritu.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 23, 1-2. 3-4ab. 5-6 (R 32, 6a)

R.
Horiek dira zure bila saiatzen direnak, Jauna.

Jaunarena da lurra eta bertan dagoena,
mundua eta bertan bizi direnak;
berak ezarri baitzuen sendo itsasoen gainean,
lur azpiko ur-lasterren gainean. R.

Nor igo Jaunaren mendira?
Nor egon hark sagaraturiko tokian?
Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituena,
gezurrezko jainkoetara jotzen ez dueña. R.

Horrelakoa bedeinkatuko du Jaunak,
justizia egingo dio Jainko salbatzaileak.
 Horiek dira haren bila saiatzen direnak,
Jakoben Jainkoa aurkitu nahi dutenak. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Jainkoa den bezalakoa ikusiko dugu.

San Joan Apostoluak egindako lehenengo gutunetik 3,1-3

Senide maiteok, begira zer-nolako maitasuna izan digun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena eman baitigu, eta izan ere hala gara. Horregatik, mundukoek ez gaituzte ezagutzen, Aita ere ez baitute ezagutu.
Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu izango garena. Badakigu, izango garen hori agertuko denean, Jainkoaren antzeko izango garela, den bezalakoa ikusiko baitugu hura. Harengan esperantza hau duen orok garbitu egiten du bere burua, Jesus garbia den bezala.

Jaunak esana.

Aleluia Mt 11, 28

Aleluia, aleluia.
Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok,
eta neuk emango dizuet atseden. Aleluia.

EBANJELIOA

Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik 5, 1-12a

Denbora haietan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:
«Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.
«Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.
«Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango.
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.
«Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean.
Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan.

Jaunak esana.

lunes, 22 de octubre de 2012

2012/10/28 - Urteko 30. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko urriaren 28a

Urteko 30. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Damu-otoitz artean itsuak eta herrenak ekarriko ditut

Jeremias liburutik 31, 7-9

Honela dio Jaunak:
«Kanta pozez
Jakoben herriarengatik,
egin irrintzi
nazioen buru denarengatik!
Egin oihu, goretsi Jauna, esanez:
“Salbatu du Jaunak bere herria ,
Israelen bizirik geldituak”.
Begira! Iparraldetik ekarriko ditut,
lurreko azken mugetatik bilduko.
Jendetza izugarria itzuliko da:
itsuak eta herrenak ere bai,
haurdun
eta haurra izan berriekin batera.
Negar eta damu-otoitz artean
ekarriko ditut.
Ongi ureztaturiko ibarretara
eramango ditut,
estropezurik egingo ez duten
bide zelaitik.
Aita izango naiz Israelentzat,
nire lehen-seme izango da bera.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6

R.
Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak
eta pozarren gaude.

Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean,
ametsetan ginela iruditzen zitzaigun.
Barrez bete zitzaigun ahoa,
poz-oihuz ezpainak. R.

Jentil-herriek ere hau ziotsaten:
«Bikain jokatu du haien alde Jaunak!»
Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak
eta pozarren gaude. R.

Jaunak aldatu du gure zoria,
euri-jasek basamortua bezala .
Malkotan erein zutenek
pozetan dute biltzen! R.

Negarretan joan ziren,
hazi-zorroa eramanez;
poz-oihuka datoz,
gari-balak ekarriz. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Betiko zu apaiz
Melkisedeken antzera.

San Paulo Apostoluak Hebrearrei egindako gutunetik 5, 1-6

Senideok: Apaiz nagusia gizonen artetik hautatua eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarria izaten da, bekatuengatik emaitzak eta opariak eskaintzeko. Badaki ezjakinez eta okerbideratuez gupidatzen, bera ere giza ahuleriez inguratua dagoenez gero; horregatik, bere bekatuengatik ere opariak eskaini behar ditu, herriaren bekatuengatik eskaintzen dituen bezala. Eta ezin du inork apaiz nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak dei eginik ez bada, Aaronek bezala. Horrela, Kristok ere ez zion berak eman bere buruari apaiz nagusigoaren ospea, Jainkoak baizik, honela hitz egin baitzion:

Nire seme zara zu;
gaur zaitut nik sortu.

Beste Salmo batean ere hau esaten dio:

Betiko zu apaiz
Melkisedeken antzera.

Jaunak esana.

Aleluia 2Tm 1,10

Aleluia, aleluia.
Kristo Jesus gure Salbatzailea heriotza ezereztu du
eta biziaren argia zabaldu,
berri onaren bidez. Aleluia.

EBANJELIOA

Berriro ikustea, Jauna.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 10, 46b-52

Denbora haietan, Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin Jerikotik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita. Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:
– Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit!
Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu:
– Daviden Semea, erruki zakizkit!
Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez:
– Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.
Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Jesusek galdegin zion:
– Zer nahi duzu niregandik?
Itsuak erantzun:
– Berriro ikustea, Jauna.
Jesusek esan zion:
– Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu.
Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.

Jaunak esana.

lunes, 15 de octubre de 2012

2012/10/21 - Urteko 29. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko urriaren 21a

Urteko 29. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Bekatuen ordainetan
bizia eman zuenean,
ondorengoak izango ditu
eta bizitza luzea.

Isaias liburutik 53, 10-11

Jaunak oinazez josi nahi izan zuen.
Eta bekatuen ordainetan
bizia eman zuelarik,
ondorengoak izango ditu
eta bizitza luzea,
eta haren bitartez
bere nahia burutuko du Jaunak.
Jaunak dio:
«Hainbat neke jasan ondoren,
argia ikusiko du eta asea izango.
Bere ezagutzaren bidez,
nire zerbitzari zuzenak
asko egingo ditu zuzen,
haien erruak
bere gain hartu baitzituen.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 32, 4-5. 18-19. 20 y 22

R.
Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala,
zuregan jarria baitugu esperantza!

Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita,
haren egintza guztiak fidagarriak.
Justizia eta zuzenbidea maite ditu;
Jaunaren maitasunaz betea da lurra. R.

Jaunak ditu zaintzen begirune diotenak,
haren maitasunean itxaropen dutenak,
heriotzatik libratu eta gosetean bizirik gordetzeko. R.

Guk Jaunarengan dugu itxaropena:
bera dugu laguntzaile eta babesle!
Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala,
zuregan jarria baitugu esperantza! R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura

San Paulo Apostoluak Hebrearrei egindako gutunetik 4, 14-16

Beraz, gure apaiz nagusi handia, Jesus Jainkoaren Semea, zeruan sartua dugunez gero, euts diezaiogun sendo aitortzen dugun fedeari. Izan ere, gure apaiz nagusia ez da gure ahuleriaz gupidatu ez daitekeen norbait, zeren eta bera ere, gu bezala, gauza guztietan probatua izan baita, bekatuan izan ezik. Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun.

Jaunak esana.

Aleluia Mc 10,45

Aleluia, aleluia.
Gizonaren Semea zerbitzari izatera etorri da,
bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera. Aleluia.

EBANJELIOA

Gizonaren Semea, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera etorri da.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Marcosen liburutik 10, 35-45

Denbora haietan, Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten:
– Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke.
Jesusek galdetu zien:
– Zer nahi duzue, bada, niregandik?
Eta haiek:
– Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.
Jesusek esan zien:
– Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko, edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko ?
– Bai, gauza gara – esan zioten.
Jesusek, orduan:
– Nik edan behar dudan edari saminetik, bai, edango duzue, baita nik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.
Beste hamarrak, hori entzutean, Santiago eta Joanen aurka haserre jarri ziren. Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari. Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».

Jaunak esana.