lunes, 30 de julio de 2012

2012/08/05 - Urteko 18. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko abustuaren 5a

Urteko 18. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Janaria eroraraziko dizuet euri gisa zerutik.

Irteera liburutik 16, 2-4. 12-15

Egun haietan, basamortuan, elkarte osoa marmarrean hasi zen Moises eta Aaronen aurka, esanez: «Hobe genukeen Jaunak Egipton hilarazi bagintu, haragi-eltze inguruan eseri eta ase arte jaten genuenean! Zuek, ordea, gu denok goseak hiltzera ekarri gaituzue basamortu honetara».
Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Janaria eroraraziko dizuet euri gisa zerutik. Herria egunean egunekoa biltzera aterako da. Probatu egin nahi dut, ea nire esanera dabilen ala ez. »
«Aditu dut israeldarren marmarra. Esaiezu: Ilunabarrean okela jango duzue, eta bihar goizean ogiz aseko zarete. Honela jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen Jainkoa».
Arratsaldean, galeperrak heldu ziren eta kanpaleku osoa estali zuten; biharamun goizean, ihintz-geruza azaldu zen kanpaleku inguruan. Ihintza desagertu zenean, antzigarraren itxurako zerbait, xehea eta garautsua, gelditu zen lur gainean. Hura ikustean, israeldarrek honela ziotsoten elkarri: «Zer da hau? » Ez baitzekiten zer zen.
Moisesek esan zien: «Jaunak janaritzat ematen dizuen ogia da. »

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 77, 3. 4b. 23-24. 25 y 54

R.
El Señor les dio un trigo celeste

Guk entzun eta jakindakoak,
gurasoek kontatu zigutena,
Jaunaren egintza goresgarriak,
haren garaipena eta egin dituen mirariak
datorren belaunaldiari kontatuko dizkiegu. R.

Orduan, goi-lainoei agindua eman
eta zeruko ateak ireki zituen;
mana isuri zien janari,
zeruko garia eman: R.

Aingeruen ogia jan zuten gizakiek,
Jainkoak janariz ase zituen.
Bere lurralde santura eraman zituen,
berak eskuratutako mendiraino. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Zeuen gogo-bihotzak berritu eta giza izaera berria, Jainkoaren irudira sortua, jantzi behar duzuela

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako gutunetik 4, 17. 20-24

Anai arrebok: hona, bada, zer esaten eta zinez eskatzen dizuedan Jaunaren izenean: ez zaiteztela bizi sinesgabeak bizi diren bezala; buruarinak dira eta adimena ilundua dute. Ez da hori Kristo ezagutzean zuek ikasi duzuena. Entzun duzue, izan ere, hartaz hitz egiten eta, Jesusi dagokion egiazko irakaspenaren arabera, hau ikasi duzue: alde batetik, zuen lehengo bizierari uko egin eta giza izaera zaharra, grina engainagarrien eraginez hondatua, erantzi egin behar duzuela; eta, bestetik, zeuen gogo-bihotzak berritu eta giza izaera berria, Jainkoaren irudira sortua, jantzi behar duzuela, Jesusen egiaren arabera biziera zuzena eta santua eramateko.

Jaunak esana.

Aleluia Mt 4,4b

Aleluia, aleluia.
Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da. Aleluia.

EBANJELIOA

El que viene a mí no pasará hambre, y el que cree en mí no pasará nunca sed

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik 6, 24-35

Denbora haietan, han ez zeudela ez Jesus, ez ikasleak konturatzean, jendea txalupetara igo eta Kafarnaumera joan zen, Jesusen bila. Aintziraz beste aldean aurkitu eta esan zioten:
– Maisu, noiz etorri zara hona?
Jesusek erantzun zien:
– Bene-benetan diotsuet: Nire bila zabiltzate, ez ikusi dituzuen mirarizko seinaleengatik, ogia asetzeraino jan duzuelako baizik. Ahalegin zaitezte, ez galtzen den janariagatik, baizik eta irauten eta betiko bizia ematen duen janariagatik; hori Gizonaren Semeak emango dizue, Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari egin duenak.
Orduan, galdetu zioten:
– Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duena egiteko?
Jesusek erantzun zien:
– Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea.
Galdetu zioten, orduan:
– Zer seinale ematen diguzu, bada, guk ikusi eta zuri sinesteko? Zer egiten duzu? Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: Zeruko ogia eman zien jaten.
Jesusek erantzun zien:
– Bene-benetan diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia. Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da.
Orduan, eskatu zioten:
– Jauna, emaguzu beti ogi horretatik.
Jesusek erantzun zien:
– Neu naiz bizia ematen duen ogia ; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.

Jaunak esana.

domingo, 29 de julio de 2012

2012/07/31 - Loiolako Inazio santua (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko uztailaren 31a

Loiolako Inazio santua (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Bedeinkazioa eta madarikazioa jartzen dizkizuet gaur aurrean.  

Deuteronomio liburutik 30, 15-20  

Horrela esan zion Moisesek herriari: «Hara, aukeran jartzen dizkizuet gaur bizia eta zoriona, heriotza eta zoritxarra. Baldin eta gaur nik ematen dizkizuedan Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen badituzue, Jauna zeuen Jainkoa maitatuz, berari jarraituz eta beraren agindu, lege eta erabakiak betez, biziko zarete eta ugalduko, eta bedeinkatu egingo zaituzte Jaunak zeuen Jainkoak, jabetzan hartzera zoazten lurraldean. Baina zuen bihotza okerbideratzen bada eta, jainko arrotzen aurrean ahuspeztu eta haiek gurtzeko tentazioari amore emanez, ez entzunarena egiten baduzue, gaur iragartzen dizuet erabat galduko zaretela: ez zarete luzaro biziko Jordanez beste aldean jabetzan hartzera zoazten lurraldean.
«Zeru-lurrak hartzen ditut lekuko gaur zuen kontra: bizia eta heriotza jartzen dizkizuet aukeran, bedeinkazioa eta madarikazioa. Aukeratu bizia, bizi zaitezten, bai zeuek, bai zuen ondorengoak. Horretarako, maita ezazue Jauna zeuen Jainkoa, obeditu eta bizi berari atxikiak, horretan baitatza zuen bizia, eta hortik baitatorkizue Jaunak zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez agindutako lurraldean luzaro bizitzeko ahalbidea».

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 1, 1-2. 3. 4 y 6

R.
Jaunaren hitza atsegin duena.

Zorionekoa gaiztoen egitasmoei jarraitzen ez
diena,
baizik eta Jaunaren hitza atsegin duena
eta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena ! R.

Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da:
bere sasoian fruitua dakar,
eta ez zaio hostorik ihartzen;
egiten duen guztia ongi zaio ateratzen. R.

Ez da hori, ez, gaiztoen zoria:
haizeak daraman orbelaren antzeko dira.
Jaunak zaintzen du zintzoen bidea;
gaiztoena, berriz, hutsean galtzen da. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Egin zaitezte nire antzeko, ni Kristoren antzeko naizen bezala.

San Paulo apostoluak Korintotarrei egindako lehenengo gutunetik 10,31-11,1

Senideok: nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako. Eta ez izan erorbide ez juduentzat, ez jentilentzat, ez eliz elkartearentzat ere. Ni ere guztiei atsegin ematen saiatzen naiz gauza guztietan eta ez dut bilatzen neure ona, besteena baizik, salba daitezen.
Egin zaitezte nire antzeko, ni Kristoren antzeko naizen bezala.

Jaunak esana.

EBANJELIOA

Nor naizela dio jendeak?

+ Jesukristoren Ebanjelioa san Lukasen liburutik 9, 18-26.

Jesus bakardadean otoitzean ari zen batean, ikasleak bildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien:
– Nor naizela dio jendeak?
Haiek erantzun zioten:
– Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek antzinako profetaren bat piztu dela.
Jesusek galdetu zien:
– Eta zuek, nor naizela diozue?
Pedrok erantzun:
– Jainkoaren Mesias.
Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz, eta hau esan zien gainera: «Gizonaren Semeak asko sufritu behar du; zahar, apaizburu eta lege-maisuek gaitzetsi egingo dute eta hil, eta hirugarren egunean piztu egingo da ».
Gero, denei esan zien: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, har beza bere eguneroko gurutzea eta jarrai biezat. Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du. Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere burua galtzen eta hondatzen badu? Beraz, inor nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren Semea ere lotsatu egingo da hartaz, bere aintzarekin, bere Aitaren aintzarekin eta aingeru santuen aintzarekin etorriko denean.

Jaunak esana.

lunes, 23 de julio de 2012

2012/07/29 - Urteko 17. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko uztailaren 29a

Urteko 17. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Jango dute eta sobera geldituko da.

Erregeak bigarren liburutik. 4, 42-44

Etorri zen behin Baal-Xalixako gizaseme bat, ogi-hasikinak Jainkoaren gizonari ekarriz: hogei garagar-opil eta gari berria bide-zorroan. Eliseok esan zuen:
– Banatu jendeari, jan dezaten.
Morroiak galdetu zion:
– Nola banatuko dut hau ehun gizonen artean?
Eliseok erantzun:
– Banatu jendeari, eta jan dezatela. Hau baitio Jaunak: «Jango dute eta sobera geldituko da ».
Banatu zuen, beraz, morroiak ogia jende artean, jan zuten eta sobera gelditu zen, Jaunak esan bezala.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 144, 10-11. 15-16. 17-18

R.
Eskua zabaldu eta asetzen duzu.

Gorets zaitzatela, Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinka zeure fededunek.
Aipa bezate zure erregetza ospetsua,
mintza bitez zure ahalmenaz. R.

Zuri begira daude denak zain,
eta zuk jaten ematen diezu bere garaian;
eskua zabaldu
eta bizidun oro onginahiz asetzen duzu. R.

Zuzena da Jauna jokabide guztietan,
leiala egintza guztietan.
Hurbil da Jauna dei egiten diotenengandik,
benetan dei egiten diotenengandik. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Bat bakarra da gorputza, bat bakarra Jauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bataioa.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako gutunetik. 4, 1-6

Senideok:
Nik, Jaunarengatik preso nagoen honek, hartu duzuen deiari dagokionez bizi zaiteztela eskatzen dizuet. Izan apal, otzan eta jasankor, elkar maitekiro eramanez. Saia zaitezte Espirituak ematen duen batasunari eusten, elkartzen zaituzten bakeaz. Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin zaizuen deiari dagokion itxaropena ere bat bakarra den bezala; bat bakarra Jauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bataioa, bat bakarra guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoena, guztien bidez ari dena eta guztiengan bizi dena.

Jaunak esana.

Aleluia Lc 7,16

Aleluia, aleluia.
Profeta handi bat sortu da gure artean.
Jainkoa bere herria salbatzera etorri da. Aleluia.

EBANJELIOA

Banatu egin zituen eserita zeudenen artean nahi zuten guztia.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik. 6, 1-15

Denbora haietan, Galilea edo Tiberiades aintziraz beste aldera joan zen Jesus. Eta jendetza handia zihoakion atzetik, gaixoak sendatuz egiten zituen mirarizko seinaleak ikusten baitzituzten. Jesus mendira igo eta han eseri zen bere ikasleekin. Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia. Jesusek, jende asko zetorkiola ikusirik, esan zion Feliperi:
– Non erosiko genuke ogia hauei jaten emateko?
Zirikatzeko esan zion hori, ongi baitzekien berak zer egin behar zuen.
Felipek erantzun zion:
– Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko.
Haren ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan zion:
– Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat; baina zer da hori honenbesterentzat?
Jesusek jendea eserarazteko agindu zien ikasleei. Belar asko zegoen leku hartan, eta eseri egin ziren denak. Bost milaren bat gizonezko ziren. Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, banatu egin zituen eserita zeudenen artean; berdin arrainak ere, nahi adina. Eta ase zirenean, esan zien Jesusek ikasleei: «Bil itzazue hondarrak, ezer gal ez dadin».
Bildu zituzten, bada, eta bost garagar-ogietatik jan zutenei gelditu zitzaizkien hondarrez hamabi saski bete zituzten. Jendeak, orduan, Jesusen mirarizko seinale hura ikusirik, honela zioen: «Hauxe da egiaz mundura etortzekoa zen profeta».
Jesusek, ordea, errege egiteko indarrez eraman nahi zutela ikusirik, mendira alde egin zuen berriro berak bakarrik.

Jaunak esana.

domingo, 22 de julio de 2012

2012/07/25 - Santiago Apostolua (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko uztailaren 25a

Santiago Apostolua (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Santiago, Joanen anaia, ezpataz hilarazi zuen.

Eginak liburutik 4,33; 5,12. 27-33; 12,2

Egun haietan, apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Anitz mirari eta egintza harrigarri gertatzen ziren herrian apostoluen eskuz.
Biltzar Nagusiaren aurrera eraman zituzten eta apaiz nagusiak esan zien:
–Ez al genizuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, ordea, Jerusalem osoa bete duzue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzaren erantzukizuna leporatu nahi diguzue.
Pedrok eta beste apostoluek erantzun zuten:
–Jainkoaren esana egin behar da lehenik, ez gizakiena. Gure arbasoen Jainkoak piztu egin du zuek egur batetik zintzilik hil zenuten Jesus. Jainkoak bere eskuinaldera altxatu du, buru eta salbatzaile eginez, Israeli bihozberritzea eta bekatuen barkamena emateko.
Gu gara honen guztiaren lekuko , gu eta esaneko zaizkionei Jainkoak ematen dien Espiritu Santua.
Erantzun honek beren onetik atera zituen, eta hil egin nahi zituzten apostoluak. Santiago, Joanen anaia, ezpataz hilarazi zuen.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 66, 2-3. 5. 7-8

R.
Goraipa zaitzatela herriek, oi Jainko,
goraipa zaitzatela herri guztiek!

Erruki gutaz, oi Jainko, bedeinka gaitzazu,
erakutsi guri aurpegi argia,
ezagut dezan munduak zure nagusitza,
jentil-herriek zure garaipena. R.

Kanta bezate nazioek pozaren pozez,
herriak justiziaz gobernatzen baitituzu,
nazioak munduan zuk gidatzen. R.

Eman beza lurrak bere fruitua,
bedeinka gaitzala Jainkoak, gure Jainkoak.
Bedeinka gaitzala Jainkoak,
izan biezaio begirune mundu osoak! R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Jesusen heriotza daramagu guregan.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik 4,7-15

Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daramagu, garbi ager dadin honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik.
Alde guztietatik estutzen gaituzte , baina zapaldu ez; larri gaude, baina etsita ez; erasopean bai, baina eskutik utzita ez; lurrera botatzen gaituzte, baina suntsitzen ez; nonahi eta beti Jesusen heriotza daramagu guregan, Jesusen bizia ere guregan ager dadin. Bizi garen bitartean, beti heriotzara garamatzate Jesusengatik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere ager dadin.
Horrela, guregan heriotza ari da; zuengan, berriz, bizia.
Hau dio Liburu Santuak: Sinetsi nuen, eta horregatik hitz egin nuen. Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten, jakinik, Jesus Jauna piztu duenak piztu egingo gaituela gu ere Jesusekin eta beronen ondoan ipiniko gaituela zuekin batera.
Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaina askorengana ugari zabaltzean, esker ona ere ugal dadin, Jainkoaren aintzarako.

Jaunak esana.

EBANJELIOA

Nire edari saminetik edan, bai, edango duzue.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoen liburutik 20,20-28

Zebedeoren emaztea bere semeekin Jesusi hurbildu eta aurrean ahuspeztu zitzaion eskabide bat egiteko. Jesusek galdetu zion:
–Zer nahi duzu?
Eta hark:
–Agindu ezazu nire bi seme hauek, zu errege izatean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar daitezela.
Jesusek erantzun:
–Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko?
–Bai, gauza gara –esan zioten.
Jesusek, orduan:
–Nire edari saminetik edan, bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.
Beste hamarrak, hori entzutean, bi anaien aurka haserre jarri ziren. Baina Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.
Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».

Jaunak esana.

lunes, 16 de julio de 2012

2012/07/22 - Urteko 16. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko uztailaren 22a

Urteko 16. Igandea (B)



LEHENENGO IRAKURGAIA

Neuk bilduko ditut bizirik geldituriko neure ardiak eta artzainak ezarriko dizkiet.

Jeremías Profetearen liburutik. 23, 1-6.

Hau dio Jaunak: «Zoritxarrekoak nire larreko artaldea sakabanatzen eta galtzen uzten duten artzainak!» Beraz, hau diotse Jaunak, Israelgo Jainkoak, herria gidatzen duten artzainei: «Zeuek sakabanatu eta jaurti dituzue nire ardiak eta ez zarete haietaz arduratu. Bada, kontuak eskatuko dizkizuet zeuen jokaera txarrarengatik.
Hala diot nik, Jaunak. Neuk bilduko ditut bizirik geldituriko neure ardiak, sakabanatu nituen herrialde guztietatik. Beren larreetara ekarriko ditut berriro, hazi egingo dira eta erruz ugalduko. Ongi zainduko dituzten artzainak ezarriko dizkiet, inoiz ere beldur eta izu ez daitezen eta bat ere gal ez dadin. Nik, Jaunak, esana».

Jaunak dio:
«Begira, badator garaia,
Davidi legezko ondorengoa
ernearaziko diodana .
Zentzuz gobernatuko duen
erregea izango da,
eta zuzenbidea eta justizia
ezarriko ditu herrialdean.
Haren erregealdian
Juda salbatua izango da,
Israel seguru biziko.
“Jauna gure salbamena”
emango diote izen».

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 22, 1-3a. 3b-4. 5. 6

R
Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.

Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
Larre guritan etzanarazten nau,
ur baretara eramaten,
eta indarrak berritzen R.

bide egokitik narama, leiala delako.
Ibar beltz-ilunetan banabil ere,
ez dut inolako gaitzen beldurrik,
zu nirekin baitzaude:
zure artzain-makilak lasaitzen nau. R.

Zuk atontzen didazu mahaia
etsaien begi aurrean,
ukenduz gantzutzen didazu burua;
gainezka dut kopa. R.

Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren etxean biziko naiz
amaigabeko egunetan. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Kristo da gure bakea. Bat egin ditu berak bi herriak.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako bigarren gutunetik. 2, 13-18.

Senideok: Orain, berriz, Kristo Jesusenak eginik, garai batean urruti zinetenok, hurbildu egin zarete Kristoren heriotzari esker.
Izan ere, Kristo da gure bakea. Bat egin ditu berak bi herriak, bereizten zituen etsaigoaren hesia deseginez. Bere gorputzean baliogabetu egin du legea bere agindu eta arauekin, eta bi herriekin gizadi berri bakarra sortu du bere baitan, bakeak eginez.
Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz. Bere etorrerarekin bakearen berri ona hots egin zigun: bakea zuei, urruti zinetenoi, eta bakea hurbil zirenei . Zeren bai batzuk eta bai besteok hurbil baikaitezke Aitarengana Espiritu berarengan elkarturik.

Jaunak esana.

Aleluia Jn 10,27

Aleluia, aleluia.
Nire ardiek nire ahotsa entzuten dute,
- dio Jaunak -
eta nik ezagutzen ditut; haiek atzetik jarraitzen didate. Aleluia.

EBANJELIOA

Artzain gabeko ardiak bezala zebiltzan.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik. 6, 30-34.

Denbora haietan, Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten. 31 Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat».
Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere.
32 Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz. 33 Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, haiei aurrea hartuz.
34 Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal.

Jaunak esana.

lunes, 9 de julio de 2012

2012/07/15 - Urteko 15. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko uztailaren 15a

Urteko 15. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Bere herriari bere mezua hots egitera bidali.

Amos Profetearen liburutik 7, 12-15

Egun haietan, Amatziasek Amosi esan zion:
–Ikusle, zoaz, alde hemendik Juda lurraldera. Egin han profetarena eta irabazi han zeure ogia. Baina Betelen ez ari gehiago profetagintzan, hau errege-santutegi baita eta erreinuko jauretxe.
Amosek erantzun zion:
–Ni ez naiz profeta, ez eta profeta-taldekidea. Abeltzaina naiz eta basapiku-biltzailea . Baina Jaunak artzain nenbilelarik hartu ninduen eta bere herri Israeli bere mezua hots egitera bidali.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 84, 9ab-10. 11-12. 13-14 (R. 8)

R
Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
eman zeure salbamena!

Jainko Jaunak dioena iragarriko dut:
bakea agintzen die bere herri eta fededunei,
berari berriro konfiantza agertzen diotenei.
Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko;
bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da. R.

Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute,
justiziak eta bakeak elkar besarkatzen;
leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten. R.

Egiaz, Jaunak euria emango du,
eta gure lurrak uzta ekarriko.
Jaunaren aurretik joango da justizia,
haren urratsei jarraituko ongizateak. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Kristorengan aukeratu gintuen
mundua mundu izan baino lehen.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako bigarren gutunetik 1,3-14

Goretsia izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
zeruan, Kristoren bitartez,
Espirituaren ondasun oroz
bedeinkatu gaituena!
Kristorengan aukeratu gintuen
mundua mundu izan baino lehen,
haren aurrean santu eta akats gabe
izan gaitezen maitasunez .
Bere onginahiak eraginda,
ordutik zuen erabakia
Jesu Kristoren bitartez
gu seme-alabatzat hartzea,
bere Seme maitearengan
eskuzabal eman digun
dohain zoragarria
berarentzat gorespen-kantu
bihur dadin.
Semeak bere heriotzaz
askapena eta bekatuen barkamena
lortu dizkigu,
Jainkoaren eskuzabaltasun
agorrezinaren erakusgarri;
bere eskuzabaltasunaren dohainak
oparo isuri ditu gure gainera,
jakinduria eta ezaguera oroz
gu hornituz.
Bere asmo ezkutua ,
bere onginahiaz
erabakia zuen asmoa,
ezagutarazi digu:
historia bere betetasunera
eramatea,
gauza guztiak,
nola zerukoak hala lurrekoak,
Kristo buru dela, batean bilduz.
Honen bitartez
gara oinordeko gu ere,
lehendik Mesiasengan
itxaropen genuenok ,
gauza guztiak berak nahi bezala
egiten dituen Jainkoak
aurrez aukeratu baikaitu
bere asmoaren arabera,
bere aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen.
Eta zuek ere egiaren mezua,
salbatzen zaituzten berri ona, entzun
eta Kristorengan sinetsi duzuenok,
aginduriko Espiritu Santuak
zigiluz bezala markatu zaituzte;
Espiritua da hartuko dugun
ondarearen garantia,
harik eta Jainkoak
bere egin duen herria
askapen osora iritsi arte
eta haren aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen arte.

Jaunak esana.

Aleluia Ef 1,17-18  

Aleluia, aleluia.
Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak,
aintza guztia dagokion Aitak.
Argi ditzala zuen barruko begiak ,
jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten. Aleluia.

EBANJELIOA

Binaka bidaltzen hasi zen.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 6,7-13

Denbora haietan, hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela. Biderako deus ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta gerrikoan dirurik ere; oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez. Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzen zaretenean, gelditu bertan herri hartatik atera arte. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat ».
Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihozberri zitezen. Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz.

Jaunak esana.

lunes, 2 de julio de 2012

2012/07/08 - Urteko 14. Igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

2012ko uztailaren 8a

Urteko 14. Igandea (B)


LEHENENGO IRAKURGAIA

Herri bihurria dira, baina jakingo dabe badala profeta bat hareen artean.

Ezekiel Profetearen liburutik 2, 2-5

Egun haietan, Jaunaren espiritua sartu zen niregan eta zutitu egin ninduen, eta hitz egiten zidanari entzun nion esaten: «Gizaseme, israeldarrengana bidaltzen zaitut, jende errebelde horrengana; horiek eta horien arbasoak nire aurka altxatu dira gaur arte. Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera. Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean.

Jaunak esana

SALMOA

Salmoa 122, 2-3a. 3bcd. 3-4 (R.: 2cd)

R.
Begiak Jaunagana jasoak ditut,
gugaz errukitu dadin arte.

Begiak zuregana jasoak ditut,
zeruan errege zaren horrengana.
Nola morroien begiak nagusien eskuetara. R.

Nola neskamearen begiak etxekoandrearen eskuetara,
halaxe daude gure begiak
Jaunarengana, gure Jainkoarengana,
haren errukia iritsi zain. R.

Erruki, Jauna, erruki! Buruz gain gaude mespretxuz,
buruz gain ustetsuen burlaz, harroen mespretxuz. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Pozik harrotuko naiz nire argaltasunez, Kristoren indarra bizi daiten nigan.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren gutunetik 12, 7b-10

Senideok: Horiek direla-eta neure burua den baino handiagotzat jo ez dezadan, oinaze bat emana izan zait, haragian sartutako eztena bailitzan , harro ez nadin jo eta jo ari zaidan Satanasen ordezkaria. Hiru aldiz eskatu diot Jaunari, ken dezala hori niregandik, baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin. Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.

Jaunak esana.

Aleluia Lc 4,18

Aleluia, aleluia.
Jaunaren espiritua
nire gainean dago,
berak bainau sagaratu
behartsuei berri ona adierazteko Aleluia.

EBANJELIOA

Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 6, 1-6

Aldi haietan, bere herrira joan zen Jesus, bere ikasleak ondoren zituela. Hurrengo larunbatean, sinagogan irakasten hasi zen. Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek? Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?»
Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan.
Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik».
Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen eskuak ezarriz. Eta harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz eta Jesus inguruko auzoetan barrena ibili zen irakasten.

Jaunak esana.