lunes, 30 de enero de 2012

2012/02/05 - Urteko 5. igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano

Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.

2012ko otsailaren 5a

Urteko 5. igandea (B)




LEHENENGO IRAKURGAIA

Nire egunak, amaitzear daude, haría bukatzen denean bezala.

Job liburutik 7,1-4.6-7

Jobek esan zion:

«Borroka da gizakiaren bizitza lurrean,

lanera behartuarenak bezalakoak haren egunak.

Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago;

jornalariak bezala, soldata itxaroten du;

baina nire partea etekinik gabeko egunak dira,
eta gau nekagarriak dagozkit.
Oheratu orduko, esaten diot neure buruari:
“Noiz jaikiko ote naiz?”
Amaigabea egiten zait gaua,
jirabiraka egunsentia arte.
Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak,
amaitzear daude, haría bukatzen denean bezala.
«Gogoan izan, ene Jainko, bizitza arnasaldi bat dela,
ene begiek ez dutela berriro zoriona ikusiko.
Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 146, 1-2. 3-4. 5-6

R
Aleluia! Gora Jauna!, Bihotz-hautsiak sendatzen ditu.

Aleluia! Gora Jauna!
Bai eder, gure Jainkoa kantuz ospatzea,
bai gozo, bera doinu eztiz gorestea!
Jaunak du Jerusalem berreraikitzen,
Israelgo erbesteratuak biltzen. R.

Bihotz-hautsiak sendatzen ditu, haien zauriak osatzen.
Izarren kopurua finkatzen du
eta bakoitzari bere izena ematen. R.

Handia da gure Jauna, guztiz indartsua,
haren jakinduria neurrigabea.
Jaunak zutik eusten die umilei,
lurreraino eraisten ditu gaiztoak. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Errukarria ni, berri ona hots egingo ez banu!

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik 9, 16-19. 22-23

Egiaz, berri ona hots egiten dudala-eta ezin naiz harrotu; ezinbesteko eginbehartzat jotzen baitut hori, eta errukarria ni, berri ona hots egingo ez banu!
Hori neure gogoz egingo banu, mereziko nuke saria; baina nik nahi gabe beste batek ezarritako eginkizuna betetzen ari banaiz, zer sari zor zait orduan? Hauxe besterik ez: berri ona dohainik hots egitea, berri onaren zerbitzutik datozkidan eskubideez baliatu gabe.
Guztiz libre naizen arren, guztien esklabo egin naiz, ahalik jende gehien Kristorentzat irabazteko.
Ahul direnekin ahul egin naiz, ahulak irabazteko. Guztiengana ahalik eta gehien egokitzen saiatu naiz, nolabait batzuen batzuk salbatzeko. Eta guztia berri onagatik egiten dut, berri on horretan neuk ere parte izan dezadan.
Jaunak esana.

Aleluia Mt 8,17  

Aleluia, aleluia.
Kristok gure ahuleriak
hartu zituen bere gain,
gure gaitzen zama jasan. Aleluia.

EBANJELIOA

Gaixo asko sendatu zituen, edozein zela ere haien gaitza.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 1, 29-39

Denbora haietan, Jesus sinagogatik atera eta Simonen eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiago eta Joanekin. Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrez; berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi. Joan zitzaion ondora, eskutik hartu eta jaikiarazi egin zuen. Sukarrak alde egin zion, eta zerbitzatzen hasi zitzaien.
Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi. Herri osoa bildu zitzaion atarian. Eta hark gaixo asko sendatu zituen, edozein zela ere haien gaitza, eta deabru asko bota ere bai. Deabruei ez zien hitzik egiten uzten, bazekiten-eta nor zen.
Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen; han otoitzean ari zen. Simon eta lagunak haren bila hasi ziren; aurkitzean, esan zioten:
–Jende guztia zure bila dabil.
Hark, ordea, erantzun:
–Goazen beste norabait, inguruko auzoetara, horietan ere berri ona hots egitera, horretarako atera bainaiz.
Eta Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan berri ona hots egiten eta deabruak botatzen.
Jaunak esana.

domingo, 29 de enero de 2012

2012/02/02 - Jaungoikoaren Aurkespena (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano

Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.

2012ko otsailaren 2a

Jaungoikoaren Aurkespena (B)




LEHENENGO IRAKURGAIA

Bere tenplura bilatzen duzuen nagusia sartuko da.

Malakias liburutik 3,1-4

Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Hor bidaltzen dizuet neure mandataria, niretzat bidea prestatzera. Bat-batean sartuko da bere tenplura bilatzen duzuen nagusia. Nire ituna iragarriko duen mandataria irrika duzue; horra non datorren!»

Nork aurpegi eman haren etorrera-egunari? Nork zutik iraun hura agertzean? Metala birfintzeko sua bezala, arropa garbitzeko lixiba bezala izango da.

Epaitzeko eseriko da. Zilarra eta urrea birfintzen eta garbitzen dituenak bezala garbituko ditu Lebiren ondorengoak, Jaunari opariak behar bezala eskain diezazkioten. Orduan, Judaren eta Jerusalemen oparia atsegin izango zaio Jaunari antzina bezala, lehengo garaietan bezala.

Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 23, 7. 8. 9- 10 (R.: 10bc)

R.
Jaun ahalguztiduna,
bera da aintzaz beteriko erregea!

Ateak, zabal zaitezte!
Antzinako ateak, zaudete zabalik,
badator-eta erregea, aintzaz betea! R.

Nor da aintzaz beteriko errege hori?
Jauna da, indartsu eta ahaltsua,
Jauna, guduan ahaltsua! R.

Ateak, zabal zaitezte!
Antzinako ateak, zaudete zabalik,
badator-eta erregea, aintzaz betea! R.

Nor da aintzaz beteriko errege hori?
Jaun ahalguztiduna,
bera da aintzaz beteriko erregea! R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Erabat bere senideen antzeko egin beharra zeukan.

San Paulo Apostoluak Hebrearrei egindako gutunetik 2,14-18

Familia bateko seme-alabak haragi eta odol bereko diren bezala, horrelaxe hartu zuen parte Jesusek ere gizakiaren haragi-odoletan, heriotzaren nagusi den deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko, eta heriotzaren beldurrez beren bizitza osoan esklabo bezala bizi zirenei askatasuna emateko; hura ez baitzen, noski, aingeruei laguntzera etorri, Abrahamen jatorrikoei baizik. Horretarako, erabat bere senideen antzeko egin beharra zeukan, apaiz nagusi errukitsu eta Jainkoari dagozkionetan fidagarri izateko, herriaren bekatuak barkatzeko gai. Bera ere nekeetan probatua izan delako, gauza da orain probaldian daudenei laguntzeko.
Jaunak esana.

Aleluia Lc 2,32

Aleluia, aleluia.
nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe. Aleluia.

EBANJELIOA

Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik 2, 22-40

Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko. Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio. Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.
Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe. Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:
«Orain bai, Jauna,
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea,
herri guztien aurrean zuk aurkeztua:
nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe».
[Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten zuenarengatik. Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da, horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza».
Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba, Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz. Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei.
Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen.]
Jaunak esana.

lunes, 23 de enero de 2012

2012/01/29 - Urteko 4. igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano

Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.

2012ko urtarrilaren 29a

Urteko 4. igandea (B)




LEHENENGO IRAKURGAIA

Profeta bat sorraraziko dut herritarren artetik; neure hitzak ezarriko dizkiot ahoan.

Deuteronomioa liburutik 18, 15-20

Jaunak zuen Jainkoak ni bezalako profeta sortuko du zuen artetik, herritarren artetik. Entzun berari!
Horixe da, Horeb mendian bildurik zeundetela Jaunari zeuen Jainkoari eskatu zeniotena:
“Ez dugu Jaunaren geure Jainkoaren ahotsa berriro entzun nahi, ezta sute hori ikusi nahi ere, hil egingo baikara bestela”.
Orduan, Jaunak esan zidan:
“Ongi deritzot herriak esandakoari. Zu bezalako profeta sorraraziko dut herritarren artetik; neure hitzak ezarriko dizkiot ahoan eta nik agindurikoa esango die. Profetak nire izenean adierazitako mezua onartuko ez duenari, neuk eskatuko dizkiot kontuak. Baina nik agindu gabeko mezua nire izenean adierazten edota jainko arrotzen izenean hitz egiten ausartzen den profeta hil egingo dute”
Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 94, 1-2. 6-7. 8-9

R
Egingo al diozue gaur kasu haren esanari:
«Ez gogortu zuen bihotzak.»

Zatozte, egiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!
Aurkez gakizkion eskerrak emanez,
poz-irrintzi eta kantuz. R.

Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik,
belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!
Bera da gure Jainkoa,
eta gu hark larraturiko herria, haren gidaritzapeko artaldea. R.

Egingo al diozue gaur kasu haren esanari:
«Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala,
Masako egun hartan basamortuan bezala,
aurpegi eman eta probatu egin baininduten,
nik haien alde egina ikusi arren. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Neskatxa Jaunaren gauzez kezkatzen dira, eta beroni emanak bizi dira.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik 7 32-35

Senideok:
Kezka guztiak kendu nahi nizkizueke. Ezkongabea Jaunaren gauzez kezkatzen da, Jaunari atsegin nola emango; ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere emazteari atsegin nola emango, eta bere baitan zatitua dago. Emakume ezkongabea eta neskatxa Jaunaren gauzez kezkatzen dira, eta beroni gorputz-arimaz emanak bizi dira; ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere senarrari atsegin nola emango. Hau zeuen onerako diotsuet, ez ezertan behartu nahi zaituztedalako. Hau da nahi dudana: era egokienean bizi zaiteztela, oso-osorik Jaunari atxikiak.
Jaunak esana.

Aleluia Mt 4,16

Aleluia, aleluia.
Ilunpetan zegoen herriak
argi handia ikusi du.
Itzalpean bizi zirenei
argiak egin die distira. Aleluia.

EBANJELIOA

Nagusitasunez irakasten zien.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 1,21-28

Egun haietan, Jesus eta bere ikasleal Kafarnaumen sartu ziren. Eta, larunbatean sinagogara joanik, irakasten hasi zen Jesus.
Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez irakasten baitzien eta ez lege-maisuek bezala.
Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat. Eta oihuka ekin zion:
–Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.
Jesusek gogor eraso zion:
–Isil hadi eta irten horrengandik!
Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen harengandik. Guztiz ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die eta hauek esana egiten!»
Laster zabaldu zen Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara.
Jaunak esana.

lunes, 16 de enero de 2012

2012/01/22 - Urteko 3. igandea (B)

Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano

Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.

Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan A Zikloa, B Zikloa edo C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.

2012ko urtarrilaren 22a

Urteko 3. igandea (B)




LEHENENGO IRAKURGAIA

Ninivetarrek beren jokabide gaiztoetatik atzera egin zuten.

Jonas liburutik 3,1-5.10

Egun haietan, honela hitz egin zion berriro Jaunak Jonasi:

-. «Ea, zoaz Ninivera, hiri handi horretara, eta aldarrikatu bertan eman dizudan mezua».
Ninivera joan zen Jonas, Jaunak agindu bezala. Ninive hiria izugarri handia zen; hiru egun behar ziren alde batetik bestera zeharkatzeko. Sartu zen Jonas hirian barrena eta egun osoan ibili zen mezu hau aldarrikatuz:
-. «Berrogei egun barru erraustua izango da Ninive».
Ninivetarrek sinetsi egin zioten Jainkoari. Hala, baraualdi bat egitea erabaki zuten eta dolu-jantziz estali ziren, zahar eta gazte.
Ikusi zuen Jainkoak beren jokabide gaiztoetatik atzera egin zutena, eta damutu egin zen haiei egindako mehatxuaz eta ez zuen bete.
Jaunak esana.

SALMOA

Salmoa 24, 4-5ab. 6-7bc. 8-9 (W.: 4a)

R
Azaldu niri, Jauna, zeure bideak.

Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun.
Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin, irakats niri,
zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa. R.

Ekarri gogora, Jauna, zeure errukia eta maitasuna:
betidanikoak dituzu.
Gogora nazazu zeure maitasunaz,
zure ontasunari dagokionez. R.

Ona eta zuzena da Jauna,
eta bidea jakinarazten die bekatariei.
Apalak zuzenbidetik daramatza,
bere bidea erakusten die apalei. R.

BIGARREN IRAKURGAIA

Mundu hau, orain ageri zaigun itxuran, desagertzear dago.

San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo gutunetik 7, 29-31

Hau dio, senideok, epea laburtu egin dela diotsuet. Beraz, gelditzen zaigun denboran, ezkonduak bizi bitez ezkondurik ez baleude bezala; negar dagitenak, egingo ez balute bezala; pozik daudenak, ez baleude bezala; erosten dutenak, ezer ez balute bezala, eta mundu honetako gauzez baliatzen direnak, baliatuko ez balira bezala; mundu hau, orain ageri zaigun itxuran, desagertzear baitago.
Jaunak esana.

Aleluia Mk 1,15

Aleluia, aleluia.
gainean duzue Jainkoaren erregetza.
Bihozberri zaitezte eta sinetsi berri ona. Aleluia.

EBANJELIOA

Bihozberri zaitezte eta sinetsi berri ona.

+ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik 1, 14-20

Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen.
Honela zioen:
- «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihozberri zaitezte eta sinetsi berri ona».
Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zihoala, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren. Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».
Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.
Aurreraxeago, Santiago eta Joan anaiak, Zebedeoren semeak, ikusi zituen; sare-konponketan ari ziren beren ontzian. Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren aita Zebedeo eta mutilak ontzian utzirik, Jesusen ondoren abiatu ziren.
Jaunak esana.