Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano
Igandeko Ebanjelioa eta Irakurgaiak.
Igandeko izenburuan "klik" egin, Irakurketak eta Ebanjelio irakurtzeko, partekatzeko, jaisteko edo inprimatzeko. Baita ere goiko menuan
A Zikloa,
B Zikloa edo
C Zikloa aukeratu, zikloaren ebanjelioak irakurtzeko.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------
2012ko apirilaren 7a
Larunbat Santua - Pazko Bezpera (B)
LEHENENGO
IRAKURGAIA
Egin zuen guztia oso
ona zela ikusi zuen Jainkoak.
Hasiera liburutik
1,1-2,2
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen .
Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa
uren gainean zebilen.
Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia».
Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia
ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: argiari «egun» eman zion izen eta
ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren
artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan».
Eta hala izan zen. Jainkoak sabaia egin zuen
eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen. Jainkoak sabaiari
«zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: «Bil bitez multzoan zeru
azpiko urak eta ager bedi lehorra».
Eta hala izan zen. Lehorrari «lur» eman zion
izen eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak belar
hezea, hazidun landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti».
Eta hala izan zen. Eta lurrak orotariko
hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta
Jainkoak ona zela ikusi zuen. Honela, hirugarren eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: «Izan bitez argizagiak
zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak
ezagutarazteko. Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko».
Eta hala izan zen. Jainkoak bi argizagi handi
egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta
izarrak ere egin zituen. Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko,
egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunpea bereizteko. Eta Jainkoak
ona zela ikusi zuen. Honela, laugarren eguna burutu zen.
Jainkoak esan zuen: «Egin bezate urek borbor
bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean».
Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan
orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
Eta bedeinkatu egin zituen , esanez: «Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itsas
urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren gainean». Honela, bosgarren eguna
burutu zen.
Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak orotariko bizidunak: abereak,
piztiak eta narrastiak».
Eta hala izan zen. Jainkoak orotariko
bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela
ikusi zuen.
Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia;
izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko
hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».
Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen
gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.
Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor
itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue
itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia
guztiak».
Jainkoak esan zien: «Hara, zeuei ematen
dizkizuet lurrazalean diren hazidun landare guztiak eta hazidun fruta-arbola
guztiak; horiek izango dituzue janari. Abere, zeruko hegazti eta lurrean
narraska dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari».
Eta hala izan zen. Eta egin zuen guztia oso
ona zela ikusi zuen Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen.
Honela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak,
berauetan dagoen guztiarekin. Zazpigarren egunerako burutu zuen Jainkoak berak
eginiko lana eta zazpigarren egunean lanari utzi zion.
Jaunak esana.
SALMOA
Salmoa 103, 1-2a.
5-6. 10 y 12. 13-14. 24 y 35c
R
Bidali zure
Espiritua, Jauna, eta lurra osoa berruskuratu.
Bedeinka beza ene arimak Jauna!
Jauna, ene Jainko, bai handia zarela!
Distiraz eta handitasunez zaude jantzia,
argiz
inguratua soinekoz bezala. R.
Lurra sendo oinarritu zenuen
eta ez
du sekula kolokarik egingo.
Ozeanoz estali zenuen, jantziz bezala,
eta
mendiak azpian hartu zituzten urek. R.
Iturburuak eta errekak sorrarazten dituzu,
mendi
artean doazela,
Ur-bazterretan
bizi dira zeruko txoriak,
hostopean kantari. R.
Bere goi-geletatik ditu mendiak ureztatzen,
bere
biltegietako emaitzez lurra asetzen.
Abereentzat belarra ernearazten du,
lanerako
animalientzat bazka.
Lurretik laborea ateratzen du. R.
Bai ugariak, Jauna, zuk eginak!
Denak jakinduriaz egin dituzu,
zure
sorkariz betea da lurra.
Bedeinka beza ene arimak Jauna! R.
Edo:
Salmoa 32, 4-5. 6-7.
12-13. 20 y 22
R
Jaunaren maitasunaz
betea da lurra.
Jaunaren hitza zuzen-zuzena baita,
haren
egintza guztiak fidagarriak.
Justizia eta zuzenbidea maite ditu;
Jaunaren
maitasunaz betea da lurra. R.
Jaunak bere hitzaz egin du ortzia,
bere
aho-arnasaz astro guztiak.
Itsas urak pilatzen ditu eta hesi barruan
biltzen,
ozeanoak
multzotan batzen. R.
Zorionekoa Jauna Jainko duen nazioa!
Zorionekoa hark beretzat aukeratu duen herria!
Jaunak, zerutik begira,
gizaki guztiak ikusten ditu R.
Guk Jaunarengan dugu itxaropena:
bera
dugu laguntzaile eta babesle!
Betor gurekin, Jauna, zure maitasun leiala,
zuregan
jarria baitugu esperantza! R.
BIGARREN
IRAKURGAIA
Abrahamen sakrifizioa,
fedean gure aita.
Hasiera liburutik
22, 1-18
Egun haietan, Jainkoak probatu egin nahi izan
zuen Abraham eta dei egin zion:
–Abraham!
Honek erantzun:
–Hemen nauzu!
Eta Jainkoak:
–Hartzazu Isaak zeure semea, hain maite duzun
seme bakarra, eta zoaz Moria lurraldera. Igo zaitez nik erakutsiko dizudan
mendira eta eskain iezadazu semea han erre-oparitzat.
Biharamunean, goizean goiz jaiki zen Abraham,
txalmatu zuen astoa eta, oparitarako egurra txikiturik, Jainkoak esandako
lekura joan zen, bere seme Isaak eta bi morroirekin. Hirugarren egunean,
urrutira, aipatutako lekua ikusi ahal izan zuen Abrahamek. Orduan, esan zien
morroiei: «Gelditu hemen astoarekin. Mutikoa eta biok hara goaz, Jainkoa
gurtzeko. Gero, itzuliko gara».
Hartu zuen Abrahamek oparitarako egurra, eta
bizkarrean jarri zion bere seme Isaaki; berak aiztoa eta sua zeramatzan. Biak
batera zihoazela, Isaakek bere aita Abrahami esan zion:
–Aita!
–Zer duzu, seme? –erantzun zion Abrahamek.
Eta Isaakek:
–Sua eta egurra badaramatzagu; baina non dugu
oparitarako arkumea?
Abrahamek erantzun:
–Utzi hori Jainkoaren esku, seme!
Eta elkarrekin zihoazen bidean.
Jainkoak aipatutako lekura iritsi zirenean,
aldarea eraiki zuen Abrahamek eta egurra prestatu. Ondoren, lotu zuen Isaak eta
aldareko egur gainean ezarri. Eskua luzatuz, hartu zuen aiztoa bere semea
hiltzeko. Baina Jaunaren aingeruak dei egin zion zerutik:
–Abraham! Abraham!
–Hemen nauzu! –erantzun zuen Abrahamek.
Aingeruak, orduan:
–Geldi esku hori! Ez egin kalterik mutikoari! Orain badakit Jainkoari
begirune diozula, ez baitiozu zeure seme bakarra ere ukatu.
Jaso zituen begiak Abrahamek, ingurura begiratu eta ahari bat ikusi zuen
sasi artean adarretatik kateatua. Hartu eta erre-oparitzat eskaini zuen bere
semearen ordez.
Abrahamek leku hari «Jaunak du hornitzen» ezarri zion izena, eta gaur
egun ere hala dio jendeak: «Mendian Jaunak du hornitzen ».
Bigarren aldiz deitu zion Jaunaren aingeruak
zerutik, esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra
ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit: Oparo bedeinkatuko zaitut eta
zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari egingo
ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira. Zure ondorengoen bidez lurreko herri
guztiak bedeinkatuko ditut , nire esana bete duzulako».
Jaunak esana.
SALMOA
Salmoa 15, 5 y 8.
9-10. 11 (R. 1)
R
Gorde nazazu, Jauna,
zuregan baitut babesa.
Zu zaitut, Jauna, neure on guztia,
neure kopa, bedeinkapenez betea;
zure esku nire zoria!
Begi aurrean dut Jauna etengabe;
bera
ondoan dudala, ez dezaket koloka egin. R.
Horregatik, alai daukat bihotza,
pozez
jauzika erraiak,
atsedenean
lasai gorputza.
Ez bainauzu Herio Leizera botako,
zure
fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko. R.
Bizirako bidea erakutsiko didazu:
alaitasun
betea zure aurrean,
betiko
zoriona zure ondoan. R.
HIRUGARREN
IRAKURGAIA
Itsasoan zabaldutako
lehor-bidetik igaro ziren israeldarrak.
Irteera liburutik
14, 15-15, 1
Egun haietan, Jaunak esan zion Moisesi:
«Zergatik ari zatzaizkit oihuka? Agindu israeldarrei egiteko aurrera. Eta zuk
altxa makila eta luzatu eskua itsaso gainera: banatu egingo da itsasoa eta
herriak oinak busti gabe zeharkatuko du. Nik setatsu bihurtuko ditut
egiptoarrak eta atzetik segituko dizuete; orduan agertuko dut neure ahalmen
handia faraoiaren eta beraren gudarostearen kontura, haien gurdi eta zaldunen
kontura. Hori gertatzean, jakingo dute egiptoarrek ni naizela Jauna».
Israeldarren kanpamendu aurretik zihoan
Jainkoaren aingerua atzealdera pasatu zen; laino-adarra ere lekuz aldatu eta
atzealdean kokatu zen, israeldarren eta egiptoarren kanpamenduen tartean
jarriz. Lainoa ilunpe bihurtu zen egiptoarrentzat, israeldarrei gaua argitzen
zien bitartean ; hala, ez ziren batzuek besteengana hurbildu.
Luzatu zuen Moisesek eskua itsaso gainera
eta, Jaunak eraginda, ekialdeko haize indartsuak jo zuen gau osoan. Haizeak
itsasoa lehortu egin zuen, urak bi multzotan banatuz. Itsasoan zabaldutako
lehor-bidetik igaro ziren israeldarrak, urak ezker-eskuin zituztela harresi gisa.
Egiptoarrak, faraoiaren zaldi, gurdi eta zaldun guztiak, israeldarrei erasoka
itsas erdiraino sartu ziren.
Goizaldera, su- eta laino-adarretik Jaunak
egiptoarren kanpamendura begiratu eta nahasmendua sorrarazi zuen haien artean.
Gurdien gurpilak trabatu zituen , nekez mugitzen zirela utziz. Orduan,
egiptoarrek esan zuten: «Goazen ihesi israeldarrengandik, Jauna ari baita haien
alde eta gure aurka».
Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Luzatu eskua
itsaso gainera, urak egiptoarren gainera, gurdi eta zaldunen gainera, eror
daitezen».
Luzatu zuen Moisesek eskua itsaso gainera.
Eguna zabaltzean, urak ohiko lekura itzuli ziren eta egiptoarrek, ihesian,
urekin tupust egin zuten: Jaunak itsas hondora amildu zituen egiptoarrak. Beren
lekura itzultzean, urek estali egin zituzten, israeldarrei erasoka itsasoan
sartu ziren faraoiaren gurdi eta zaldunak, gudaroste osoa: ez zen bakar bat ere
bizirik atera. Israeldarrak, ordea, itsas erditik oinik busti gabe igaro ziren,
urak ezker-eskuin zituztela harresi gisa.
Egun hartan Jaunak egiptoarren eskuetatik
salbatu zituen israeldarrak eta hauek egiptoarren gorpuak ikusi zituzten
itsasbazterrean. Jaunak Egiptoren aurka erabili zuen ahalmen handia ikusirik,
israeldarrek begirune izan zioten Jaunari, eta harengan eta haren zerbitzari
Moisesengan beren uste ona jarri zuten.
Orduan, Moisesek eta israeldarrek kanta hau
abestu zuten Jaunaren omenez:
SALMOA
Irteera salmoa 15, 1-2.
3-4. 5-6. 17-18 (R. 1a)
R
Jaunaren omenez
abestuko dut,
egundoko garaipena lortu baitu.
Jaunaren omenez abestuko dut,
egundoko
garaipena lortu baitu,
nola
zaldiak hala zaldunak
itsas
hondora amilduz.
Jaunari diot abesten,
bera dut
indar, bera salbatzaile.
Neure Jainkoa dut: gorespen hari!
Neure aitaren Jainkoa:
goraipatua
bedi! R.
Gudari da Jauna,
Jauna du
izena.
Jaunak itsasoan hondoratu ditu
faraoiaren
gurdi eta gudarostea,
Itsaso
Gorrian murgildu
gudalbururik
bikainenak. R.
Itsasoak ditu azpiratu,
hondora
jaitsi dira
harritzarraren
antzera.
Zure eskuina, Jauna,
izugarri
indartsu!
Etsaia desegin du. R.
Jauna,
zuk
sarrarazten duzu zeure herria
eta
zeure mendian landatzen,
zeure
ondarean,
zeure egoitza egin duzun lekuan,
zeure
eskuz eraiki duzun
santutegian.
Jauna errege da betierean! R.
LAUGARREN
IRAKURGAIA
Jaunak, zure
askatzaileak etengabe maite zaitudan gupidatu naiz zutaz.
Isaias liburutik 54, 5-14
Egin zintuenak emaztetzat
hartuko baitzaitu:
Jaun
ahalguztiduna, horixe du izena.
Israelen Jainko santua da
zure
askatzailea:
lur osoaren Jainkoa deritza.
Senarrak utziriko emaztea,
emazte
atsekabetua zinen,
baina
Jaunak berriro dei egin dizu.
Hau dio Jaunak:
Utz ote daiteke
gaztetako
emaztea?
Unetxo batez utzi zintudan,
baina
gupidarik handienaz
hartuko
zaitut.
Haserrealdi batean, unetxo batez
aurpegia
ezkutatu nizun,
baina
etengabe maite zaitudalako
gupidatu
naiz zutaz.
Hala diot nik, Jaunak,
zure askatzaileak.
Noeren uholdekoan bezala
gertatzen zait:
zin egin
nuen orduan
ez zela berriro uholderik
izango
munduan,
eta
halaxe egiten dut zin orain
ez
naizela zurekin
berriro
haserretuko,
ez
dizudala gehiago
mehatxurik
egingo.
Mendiak beren lekutik aldenduko
eta
muinoak koloka jarriko balira ere,
nire
maitasuna
ez da
zuregandik aldenduko,
zure
zorionaren aldeko
nire
konpromisoak
ez du kolokarik
egingo.
Hala diot nik, barru-barrutik
maite
zaituen Jaunak».
Oi Jerusalem, zoritxarreko hiri,
ekaitzak
astindua,
inork
kontsolatu gabea!
Jaspezko oinarri gainean
eraikiko
zaitut,
zafirozko
zimendu gainean ezarriko.
Dorreak errubiz
eta ateak
esmeraldaz
egingo
dizkizut,
harribitxiz
harresi guztiak.
Zure seme-alabak nire ikasle
izango
dira
eta
denak zorion betean biziko.
Justizian sendo ezarria egongo zara.
Zapalkuntzatik libre izango zara
eta ez
duzu ezeren beldurrik izango,
ikara ez
zaizu inoiz hurbilduko.
Jaunak esana.
SALMOA
Salmoa 29, 2 eta 4. 5-6.
11-12. (R. 1a)
R
Goratua zu, Jauna,
onik atera bainauzu.
Goratua zu, Jauna, onik atera bainauzu!
Nire etsaiei ez diezu nire lepotik pozten
utzi.
Jauna, Herio Leizetik atera nauzu;
hilobira
jaistear nengoela, biziberritu. R.
Kanta Jaunari, haren fededunok,
goretsazue,
santua dela gogoratuz.
Haren haserrea une baterako,
haren onginahia bizi guztirako.
Arratsean negarrez bagaude ere,
goizean
berriro poz-oihuz. R.
Entzun, Jauna! Erruki nitaz!
Jauna,
zatozkit lagun!
Negarra dantza bihurtu didazu,
dolu-jantzia
festa-jantzi.
Jauna, ene Jainkoa, eskerrak emango dizkizut
beti. R.
BOSTGARREN
IRAKURGAIA
Etorri niregana eta
biziko zarete.
Betiko ituna egingo
dut zuekin.
Isaías liburutik 55,
1-11
«Egarri zareten guztiok,
etorri
uretara,
etorri,
dirurik ez duzuenok ere!
Etorri, hartu garia eta jan,
hartu
ardoa eta esnea,
dena
hutsean, ordaindu gabe.
Zergatik gastatu zeuen dirua
goserik
utziko zaituzten janaritan,
eta
lansaria
aseko ez
zaituzteten gauzetan?
Entzun niri arretaz,
eta ongi
jango duzue,
janari
gozo mamitsuz
elikatuko
zarete.
Etorri niregana eta egon adi,
entzudazue
eta biziko zarete.
Betiko ituna egingo dut zuekin,
Davidi
eginiko
maitasunezko
agintzariari
leial
eutsiz.
Nik herrientzako testigu
jarri
nuen hura,
nazioen
buruzagi eta agintari.
Zuk herri ezezagunei
egingo
diezu dei,
eta
ezagutzen ez zintuzten herriek
zuregana
joko dute lasterka,
nik,
zure Jaunak,
Israelen
Jainko santu honek,
ospez
jantzi zaitudalako».
Bila ezazue Jauna,
aurki
dezakezue eta ;
egiozue
dei, hurbil duzue eta.
Utz beza gaiztoak bere bidea,
gaizkileak
bere asmo txarrak.
Bihur dadila Jaunarengana,
gupidaz
hartuko baitu;
bihurtu
gure Jainkoarengana,
guztiz
barkabera baita.
Hau dio Jaunak:
«Egiaz, nire egitasmoak
ez dira
zuenak bezalakoak,
ezta
nire jokabidea ere
zuena
bezalakoa.
Nola zerua lurraren gainetik garai,
halaxe
nire jokabidea
zuenaren
gainetik
eta nire
egitasmoak zuenen gainetik.
«Euria eta elurra zerutik jaitsi
eta ez
dira bertara itzultzen,
lurra
urez ase gabe,
emankor
bihurtu
eta
ernamuindu gabe,
ereiteko
hazia
eta
jateko ogia sor ditzan;
berdin
nire ahotik irtendako
hitza
ere:
ez da
niregana itzultzen
bere
eragina izan gabe,
baizik
eta nik nahi dudana egiten du
eta nik
ezarritako helburua
betetzen».
Jaunak esana.
SALMOA
Isaías salmoa: 12, 2-3.
4. 5-6 (R. 3)
R
Pozik joango zarete
zuek ere
salbamen-iturritik ura edatera.
Bai, Jainkoa dut salbatzaile!
Harengan dut uste on
eta ez
naiz beldur.
Jauna dut indar eta babes,
bera
salbatzaile.
Pozik joango zarete zuek ere
salbamen-iturritik
ura edatera. R.
Goretsazue Jauna,
dei egin
berari,
iragarri
haren egintzak herriei!
Ezagutarazi zeinen bikain den! R.
Kanta Jaunari,
gauza
harrigarriak egin baititu;
mundu
osoan jakin bezate
haren
berri.
Egin poz-irrintzi eta oihu,
Siongo
bizilagunok,
handikiro
ari baita zuen alde
Israelgo
Santua. R.
SEIGARREN
IRAKURGAIA
Zabiltza Jaunaren
argiaren distiran.
Baruc liburutik 3,
9-15. 32-4, 4
Aditu, Israel,
bizira
daramaten aginduak,
entzun,
zuhurtasuna ikasteko.
Zer dela-eta, Israel,
zer
dela-eta zaude etsaien herrialdean,
lurralde
arrotzean zahartzen?
Zer dela-eta kutsaturik,
gorpu
bat ukitu duena bezala,
eta zu
zeu
hildako
baten pareko egina?
Utzi egin duzu jakinduriaren iturria!
Jainkoaren bideari jarraitu bazenio,
bakean
biziko zinatekeen betiko.
Ikasi non dagoen zuhurtasuna,
non
indarra eta zentzu ona,
eta
jakingo duzu non dauden
bizitza
luzea eta benetako bizia,
non
aurkitzen diren
gidatuko
zaituzteten argia eta bakea.
Nork aurkitu du
jakinduriaren
bizilekua?
Nor iritsi da haren altxorretaraino?
Jainkoak ezagutzen du jakinduria,
dena
dakienak
bere
adimenaz aurkitu du.
Hark eratu du lurra betiko
eta
abereez bete.
Argiari joateko agindu
eta joan
egiten da,
deitu
eta hark esana
egiten
dardaraz.
Izarrek ere distira egiten dute
beren
zaintza-postuetan,
pozez
beterik;
Jainkoak
deitu,
eta
«Hemen gaituzu»
erantzuten
diote,
eta pozik
distiratzen
beren
Egilearentzat.
Bera da gure Jainkoa,
ez da
beste inor hura bezalakorik.
Berak aurkitu ditu
jakintzara
daramaten bideak,
eta bere
zerbitzari Jakobi
erakutsi
dizkio,
hain
maite duen Israel herriari.
Gero, munduan agertu zen
Jakinduria
eta
gizakien artean
jarri
zuen bizilekua.
Jainkoaren aginduen liburua da jakinduria,
betiko balio duen legea.
Hari lotzen zaizkionak bizira doaz,
baztertzen dutenak heriotzara.
Onartu berriro jakinduria,
Jakoben
herri,
zabiltza
haren argiaren distiran.
Ez utzi
zeure
harrotzeko bidea besteri,
ezta
zeure duintasuna ere
atzerritarrei.
Zorionekoak gu, Israel,
Jaunari zer zaion atsegin
dakigunok!
Jaunak esana.
SALMOA
Salmoa 18, 8. 9. 10.
10 (R. Jn 6,68)
R
Jauna, betiko bizia
dute zure irakatsiek.
Jaunaren hitza ezin hobea:
gizakia
arnasberritzen du;
Jaunaren
manamendua fidagarria:
heldugabea
zuhurrarazten du. R.
Jaunaren legeak zuzenak,
bihotzaren
pozgarri;
Jaunaren
agindua distiratsua,
begien
argigarri. R.
Jaunaren promesa garbia:
betiko
dirau;
Jaunaren
erabakiak egiazkoak:
den-denak
bidezkoak R.
Urrea baino desiragarriago,
urre
araztua baino ere bai;
eztia
baino gozoago,
ezti
berria baino ere bai. R.
ZAZPIGARREN
IRAKURGAIA
Derramaré sobre
vosotros un agua pura, y os daré un corazón nuevo.
Ezekiel profeta liburutik
36, 16-28
Honela mintzatu zitzaidan Jauna: «Gizaseme,
artean beren herrialdean bizi zirenean, israeldarrek kutsatu egin zuten
lurraldea beren jokabide eta egintza txarrez; kutsatua zen haien portaera,
hilerokoan botatako odola bezain kutsatua. Beraz, odola isuri eta herrialdea
idolatriaz kutsatu zutelako, neure sumina isuri nuen haien gainera. Atzerriko
nazio eta herrialdeen artean sakabanatu nituen, beren jokabide eta egintza
txarren arabera epaitu. Eta nazio haietara iritsi zirenean ere, nire izen
santua belztu zuten, jendea zera esatera bultzatuz: “Jaunaren herria dira,
baina beren lurraldetik irten behar izan dute!” Orduan, neure izen santua
garbitu nahi izan nuen, israeldarren erruz, beraiek zeudeneko nazioetan belztua
baitzegoen. Beraz, adierazi Israel herriari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Ez
dut hau zuengatik, israeldarrongatik, egiten, baizik eta zuek egon zareteneko
nazioetan belztu duzuen nire izenaren ohoreagatik. Nazio horietan egon bitartean
zuek belztutako neure izen handiaren santutasuna agertuko dut beraien aurrean.
Eta zuen bidez nire santutasuna beraien aurrean agertuko dudanean, orduan
jakingo dute ni naizela Jauna. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Nazio eta
herrialde horietatik guztietatik bilduko zaituztet, eta zeuen lurraldera
eramango. Ur garbiz zipriztinduko zaituztet eta garbi geldituko zarete; zuen
kutsadura eta idolatria guztietatik garbituko zaituztet. Bihotz berria emango
dizuet eta espiritu berria ezarriko: harrizko bihotza kenduko dizuet eta
haragizkoa emango. Neure espiritua ezarriko dut zuengan, nire legeen arabera
jokatzeko eta nire aginduak arretaz betetzeko gai bihurtuz. Zuen arbasoei eman
nien lurraldean biziko zarete; nire herri izango zarete eta ni zuen Jainko.
Jaunak esana.
SALMOA
Salmoa 41, 3. 5 b-c y
42, 3. 4 (R. 41, 2)
R
Basahuntza irrikaz
errekara bezala,
halaxe ni zuregana, ene Jainko.
Jainkoaren egarri naiz,
Jainko
biziaren egarri:
noiz
iritsiko ni
Jainkoaren
aurpegia ikustera? R.
Nola joaten nintzen tenplura,
Jainkoaren
etxera,
poz-oihuz
eta gora-goraka,
jai-giroan
jendetzaren artean. R.
Bidali zure argia eta zure egia:
gida
nazatela,
eraman
nazatela zure mendi santura,
zure
bizilekura. R.
Eta zure aldarera iritsiko naiz, oi Jainko,
nire poz
betea zaren Jainko horrengana.
Zitara joz goretsiko zaitut,
Jainko,
ene Jainko. R.
Edo:
Salmoa 50, 12-13. 14-15.
18-19 (R. 50,10a)
R
Ene Jainko, sortu
bihotz garbia niregan.
Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan,
espiritu
berri sendoa nire baitan.
Ez nazazu bota zeure aurretik,
ez utzi
ni zeure espiritu santurik gabe. R.
Poz nazazu berriro zeure salbamenaz,
sendotu
zeure espiritu handi-zabalaz.
Zure bideak erakutsiko dizkiet gaiztoei,
eta
zuregana bihurtuko dira bekatariak. R.
Sakrifizioak ez dituzu atsegin;
erre-oparia
eskainiko banizu, ez zenuke onartuko.
Sakrifiziorik bikainena, damuz hautsiriko
espiritua;
zuk ez
duzu gutxiesten, ene Jainko,
bihotz-hautsi
eta umildua. R.
EPISTOLA
Kristo, behin
hildakoen artetik piztuz gero, ez dela berriro hilko.
San Pablo Apostoluak
Erromatarrei egindako gutunetik 6, 3-11
Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori
lotuak izan garenok, haren heriotzari izan garela lotuak? Bataioaren bidez
berarekin lurperatuak izan garenok, haren heriotzari lotuak gaude, Aitaren
ahalmenaz Kristo hildakoen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria bizi
dezagun.
Berarena bezalako heriotzan hari itsatsiak
izan bagara, hari itsatsiak izango gara harena bezalako piztueran ere.
Badakigu, gure izaera zaharra Kristorekin gurutziltzatua izan zela, bekatuzko
gure izaera ezereztua geldi zedin, eta aurrerantzean bekatuaren esklabo izan ez
gintezen.
Izan ere, norbait hilez gero, bekatutik libre
gelditzen da.
Kristorekin hil bagara, sinesten dugu bizi
ere berarekin biziko garela. Badakigu Kristo, behin hildakoen artetik piztuz
gero, ez dela berriro hilko: herioak ez du harengan aginterik; haren hiltzea
bekatuarentzat behin betiko hiltzea izan baitzen, eta haren bizitzea
Jainkoarentzat bizitzea da. Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda
zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik, Jesu Kristorekin bat eginik.
Jaunak esana.
SALMOA
Salmoa 117, 1-2.
16-17. 22-23
R
Aleluia, aleluia,
aleluia.
Goretsazue Jauna, ona baita,
haren
maitasuna betikoa baita.
Esan bezate israeldarrek:
«Haren
maitasuna betikoa». R.
Jaunaren eskua bikain,
Jaunaren
eskua garaile».
Ez, ez naiz hilko, biziko baino,
Jaunaren
egintzak kontatzeko. R.
Etxegileek bazterturiko harria
giltzarri
gertatu da.
Jaunak egin du hori,
gure begien harrigarri. R.
Testua R.
EBANJELIOA
Nazareteko Jesus
gurutziltzatuaren bila zabiltzate. Piztua da.
+ Jesu Kristoren
Ebanjelioa San Markosen liburutik 16, 1-7
Larunbata igaro zenean, Magdalako Mariak,
Maria Santiagoren amak eta Salomek usain gozoko ukenduak erosi zituzten,
Jesusen gorpua gantzutzeko . Eta asteko lehen egunean , goizean goiz, eguzkia
atera orduko, hilobira joan ziren. Honela ari ziren beren artean: «Nork kenduko
digu hilobi-sarrerako harria?»
Begiratu eta harria alboratua zegoela ohartu
ziren, oso astuna zen arren. Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten
eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren. Baina hark
esan zien: «Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate.
Piztua da, ez dago hemen. Ikusi jarri zuteneko tokia. Zoazte, bada, haren
ikasleei, eta Pedrori bereziki, esatera: “Zuen aurretik joango da Galileara;
han ikusiko duzue, berak esan bezala” ».
Jaunak esana