miércoles, 17 de marzo de 2010

garizumako V. igandea - 2010-03-21


Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano



Eguna: 2010-03-21

garizumako V. igandea

Irakurgaia 1

Isaias liburutik 43,16-21

Hau dio Jaunak:
«Nik ireki nuen bidea itsasoan,
ur oldartsuetan zehar;
gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsua
aterarazi nuen gudura:
bat-batean lur jo zuten,
eta berriz jaiki ez;
kandela-metxa bezala
itzali ziren eta galdu.
Baina orain ez oroitu antzinakoez,
ez gogoratu lehenago gertatuez.
Hara, zerbait berria egitera noa:
hasia da sortzen,
ez al diozue antzematen?
Bidea irekiko dut basamortuan,
ibaiak sorraraziko landa lehorrean.
Basapiztiek, txakal eta ostrukek,
ohore emango didate,
basamortuan ura emango baitut
eta landa lehorrean
ibaiak sorraraziko,
nire herriari, neure aukeratuari,
edaten emateko.
Eta neuretzat eratu dudan herriak
nire gorapena iragarriko du.

Salmoa

Sal 125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6


R. Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak
eta pozarren gaude.

Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean
ametsetan ginela iruditzen zitzaigun.
Barrez bete zitzaigun ahoa,
poz-oihuz ezpainak.

Jentil-herriek ere hau ziotsaten:
«Bikain jokatu du haien alde Jaunak!»
Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak
eta pozarren gaude.

Jaunak aldatu du gure zoria,
euri-jasek basamortua bezala
Malkotan erein zutenek
pozetan dute biltzen!

Negarretan joan ziren,
hazi-zorroa eramanez;
poz-oihuka datoz,
gari-balak ekarriz.

Irakurgaia 2

San Paulok Filipoarrei gutunatik 3,8-14

Anai-andreok;
Eta are gehiago, nire ustetan deusek ere ez du ezer balio Kristo Jesus ene Jauna ezagutzearen dohain paregabearen aldean. Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren eta harekin bat eginik bizitzearren. Ez dut neurez salbatu nahi, legea betetzetik
datorren salbamenaz, alegia, Kristorengan sinestetik datorrenaz baizik, Jainkoak sinesmenaren bidez ematen didan salbamenaz, alegia. Kristo nahi dut ezagutu, neuregan haren piztueraren indarra nahi dut sumatu eta haren oinazeetan partaide izan, haren heriotza neuregan berrituz, horrela nik ere hildakoen piztueran parte izango dudan itxaropenez.
Ez dut esan nahi hori lortu dudanik edota helmugara heldu naizenik; baina lehia bizian ari naiz ea eskuratzen dudan, Kristo Jesusek ni neu beretzat eskuratu ninduenez gero. Senideok, ez dut uste dagoeneko hori iritsia dudanik; baina, atzean gelditu denaz ahazturik, aurrera jotzen dut eta helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko; horretara deitzen baitit Jainkoak goitik Kristo Jesusen bitartez.

Ebanjelioa

Joan ebangeliotik 8,1-11

Jesus Oliamendira joan zen.
Biharamunean, egunsentian, tenplura itzuli zen, eta herri guztia etorri zitzaion. Jesus, eseririk, irakasten hasi zen.
Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten. Erdi-erdian ipiniz, esan zioten Jesusi:
–Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?
Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.
Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien:
–Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.
Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen. Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.
Jesusek zutitu eta esan zion:
–Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?
Hark erantzun:
–Inork ere ez, Jauna.
Orduan, Jesusek:
–Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.

garizumako IV. igandea - 2010-03-14


Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Eguna: 2010-03-14

garizumako IV. igandea

garizumako IV. igandea

Irakurgaia 1

Josué liburutik 5,9a. 10-12

Gero, Jaunak esan zion Josueri: «Gaur kendu dizuet gainetik Egiptotik irtenez gero zenuten laidoa».
Israeldarrek Gilgalen ezarri zuten kanpalekua eta hilaren hamalauan, arratsean, Pazko-jaia ospatu zuten Jerikoko lautadan.
Pazko-egunean, legamia gabeko ogia eta gari-ale xigortua jan zituzten, baina biharamunean lurralde hartako fruituetatik jan zuten. Lurraldeko fruituak jan zituzten egunetik aurrera bukatu egin zen mana. Aurrerantzean israeldarrek ez zuten manarik izan; urte hartan Kanaan lurraldeko emaitzetatik jan zuten.

Salmoa

Sal 33, 2-3. 4-5. 6-7


R. Dasta eta ikus zein ona den Jauna.

Bedeinkatuko dut Jauna une oroz,
etengabe goretsiko ene ezpainez.
Harro nago Jaunaz;
entzun bezate apalek eta poztu.

Handietsi nirekin batera Jauna,
gora dezagun elkarrekin haren izena.
Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun,
beldur guztietatik libratu ninduen.

Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira,
ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko.
Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzun
eta larrialdi guztietatik atera zuen.

Irakurgaia 2

Jainkoa, Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena

San Paulok Korintoarrei bigarren gutunatik 5,17-21

Anai-andreok;
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.
Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du.
Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena.
Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da.
Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin. Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun.

Ebanjelioa

Zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu

Lukas ebangeliotik 15,1-3. 11-32

Zergalari eta bekatari guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera, eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean ari ziren esanez: «Horrek harrera ona egiten die bekatariei, baita beraiekin jan ere!»
Jesusek parabola hau esan zien:
Gainera, esan zien: «Gizon batek bi seme zituen. Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien.
«Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan. Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen. Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain .
Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen. Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen! Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”.
«Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion.
Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”. Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak
; ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua; zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten.
«Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen. Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion. Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”. Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko; eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”. Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu! Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!”»

martes, 2 de marzo de 2010

garizumako III. igandea - 2010-03-07


Hasiera ..... A Zikloa ..... B Zikloa ..... C Zikloa ..... Castellano


Eguna: 2010-03-07

garizumako III. igandea

Irakurgaia 1

«Izango naizena naiz» deritzanak bidali nau zuengana.

Irteera liburutik 3,1-8a. 13-15

Moisesek Madiango apaiz Jetro bere aitaginarrebaren artaldea zaintzen zuen. Behin batean, basamortuan barrena eraman zuen artaldea eta Jainkoaren mendiraino, Horeberaino , iritsi zen.
Han, Jaunaren aingerua agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan. Moises begira jarri zen: sasia, sutan egon arren, ez zen erretzen.
Moisesek bere buruari ziotson:
«Hurbil nadin gauza harrigarri hori ikustera: nola liteke sasia ez erretzea?»
Begiratzera zetorrela ikustean, Jaunak dei egin zion sasi artetik:
–Moises! Moises!
Hark erantzun:
–Hemen nauzu!
–Ez hurbildu –esan zion Jaunak–. Erantzi oinetakoak, zauden lekua lur santua baita.
- Ni zure aitaren Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa.
Moisesek aurpegia estali zuen, Jainkoari begiratzeko beldur baitzen.
Jaunak esan zion, gainera:
–Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz. Egiptoarren eskuetatik libratzera etorri naiz eta lurralde honetatik, esnea eta eztia darizkion lurralde zabal eta jori batera igoaraztera.
Baina Moisesek ihardetsi zion:
–Hara, ni israeldarrengana joan eta «Zuen arbasoen Jainkoak bidali nau zuengana» esango diedanean, «Nola du izena?» galdetuko didate haiek. Zer erantzun behar diet orduan?
–Izango naizena naiz. Beraz, honela esango diezu israeldarrei: «Izango naizena naiz» deritzanak bidali nau zuengana.
Jainkoak Moisesi esan zion, gainera:
–Esan israeldarrei: Jaunak, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoak, zuengana bidali nau. Horixe izango da nire izena betiko; hala deituko naute belaunez belaun.

Salmoa

Sal 102, 1-2. 3-4. 6-7. 8 y 11


R. Bihozbera eta errukiorra da Jauna


Bedeinka beza ene arimak Jauna,
ene barren osoak haren izen santua!
Bedeinka beza ene arimak Jauna,
ez bitza ahaztu haren mesedeak!

Erru guztiak barkatzen dizkit,
gaitz guztiak sendatzen;
bizia Herio Leizetik ateratzen dit,
maitasun eta errukiz inguratzen nau.

Jaunak justizia egiten du,
zapalduen eskubideak defendatzen.
Bere egitasmoak adierazi zizkion Moisesi,
bere egintza handiak israeldarrei.

Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
haserregaitza eta onginahiz betea.
Nola zerua lurraren gainean garai,
hala haren maitasuna begirune diotenentzat handi.

Irakurgaia 2

Basamortuan herriaren visitas Moisesekin gure eskarmenturako idatzi zituzten

San Pauloren korintotarrei lehen kutunatik 10,1-6. 10-12

Senideok, jakin behar duzue, gure arbasoak denak egon zirela hodeiaren babespean eta denek igaro zutela Itsaso Gorria.
Denek hartu zuten bataioa hodeian eta itsasoan, Moisesekin bat egiteko. Denek jan zuten espirituzko janari bera, eta denek edan espirituzko edari bera; izan ere, beraiekin zihoan espirituzko harkaitzetik edaten zuten, eta harkaitz hori Kristoren irudi da.
Hala ere, haietako gehienak ez ziren Jainkoaren gogoko izan, eta hilik gelditu ziren basamortuan.
Hau guztia guretzat ikasbide izateko gertatu zen, gaiztakeriarik irrika ez dezagun, haiek irrikatu zuten bezala.
Ez zaiteztela marmarrean ari ere, haietako batzuk ari izan ziren bezala, gero aingeru suntsitzailearen esku hil zirelarik.
Haiei gertaturiko gauza horiek ikasbide dira guretzat, eta gure eskarmenturako idatzi zituzten, azkenak diren garai hauetan bizi garenok zentzarazteko.
Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.

Ebanjelioa

Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, berdin hilko zarete denok.

San Lucas liburutik 13,1-9

Une hartan, batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri gertatua kontatu zioten: nola Pilatok hil zituen, eskaintzen ari ziren abereen odolarekin beraien odola nahastuz. Jesusek erantzun zien: «Galilear horiek gainerakoak baino bekatariago zirela uste al duzue, heriotza hori izan zutelako? Ez horixe! Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, berdin hilko zarete denok.
«Eta Siloeko dorreak azpian harrapaturik hil ziren hemezortzi haiek, gainerako jerusalemdarrak baino bekatariago zirela uste al duzue? Ez horixe! Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, denok hilko zarete».
Gero, parabola hau esan zien Jesusek: «Gizon batek pikondo bat zuen bere mahastian aldatua. Joan zen piku bila eta ez zuen aurkitu.
Orduan, mahastizainari esan zion: “Begira, badira hiru urte pikondo honetara piku bila natorrela, eta ez dut aurkitzen. Moztu ezazu. Zertarako egongo da hor lurra alferrik jaten?” Baina mahastizainak erantzun zion: “Jauna, utz ezazu aurtengoz; bitartean, ondoa aitzurtu eta ongarria botako diot, ea aurrerakoan fruiturik ematen duen; eta bestela, moztu”».